Neva

Neva ibaia» orritik birbideratua)

Neva[1] (errusieraz: Нева́) ipar-mendebaldeko Errusiako ibaia da, Ladoga aintziran sortu eta Finlandiako golkora isurtzen dena. 74 kilometro luze da. Nevaren deltan dago San Petersburgo hiria.

Neva
Нева́ (ru)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera74 km
70 versta
Geografia
Map
Koordenatuak59°57′24″N 31°02′44″E / 59.9567°N 31.0456°E / 59.9567; 31.0456
Honen parte daEuropar Errusiako Ur Sakonen Sistema Bateratua
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Leningrad oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera281.000 km²
Arro hidrografikoaNeva basin (en) Itzuli
Ur-emaria2.500 m³/s
LakuakLadoga
IturburuaLadoga
Bokalea
()
Neva Bay (en) Itzuli

Geografia aldatu

Ladoga aintziran du iturburua; Karelia zeharkatzen du, eta Finlandiako golkoan du ahoa. 74 kilometroko luzera dauka, eta 284.500 kilometro koadroko eremua drainatzen du.

Neva ibaiak delta sortzen du eta uharte asko osatu dira, modu naturalean edo gizakiak egindako ubideen bidez. Guztira 48 erreka eta ubide daude eta 101 uharte osatzen dituzte. Uharte ezagunenak San Petersburgo hiria osatzen dutenak dira; Vasilyevsky, Petrogradsky, Krestovsky eta Dekabristov.

Ibaiadar nagusiak aldatu

26 ibaiadar izan arren, nagusiak hauek dira:

  • Mga ibaia (ezkerrez)
  • Tosna ibaia (ezkerrez)
  • Izhora ibaia (ezkerrez)
  • Okhta ibaia (eskuinez)

Hiri nagusiak aldatu

  • Shlisselburg (iturburuan)
  • Kirovsk
  • Otradnoye (Tosna ibaiarekin elkartzen den tokian)
  • San Petersburgo (deltan)

Ubideak aldatu

Itsaso Zuria Baltikoarekin lotzen duen ubide sisteman kokatua dago, eta ontziak ibaiaren luzera osoan ibiltzen dira. Volga ibaiarekin loturik dago, zenbait ubideren bitartez, eta haren bidez, Don ibaiarekin. Horrela, Baltikotik Kaspiar itsasoraino eta Itsaso Beltzeraino ontziz ibil daiteke.

Historia aldatu

Duela 9.000 urteko populazioen aztarnak aurkitu dira Nevaren arroaren barnean.

VIII. eta IX. mendeetan ekialdeko eslaviarrek populatu zuten eskualdea mozketa-erreketa sistemadun nekazaritza, arrantza eta ehiza eginez bizi ziren.

Erdi Aroan, ibaia oso inportantea zen, zabala eta nabigagarria izaki Itsaso Baltikoa eta Volga ibaiaren arteko bide bakarra baitzen. 1240 urtean, bere uretan Suedia eta Errusia arteko Neva ibaiaren Bataila egin zen. Errusiaren garaipenaren ondorioz, orduko Alexander Jaroslavitxek, Novgorodeko Printzea, Nevski edo Nevako izena hartu zuen.

Ibaiko Oréshek antzinako errusiar gotorlekua, gero Shlisselburg, 1703an San Petri eta San Paulo gotorleku (errusieraz Петропавловская Крепость) bihurtu zen eta gaurko San Petersburgo bere ondoan eraiki zuten.

1916an Grigori Rasputin elizgizon famatua bere uretan itota hil zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu