Ireki menu nagusia

Kaspiar itsasoa[1] (azerbaijaneraz: Xəzər Dənizi, errusieraz: Каспийское море, Kaspískoie more, kazakheraz: Каспий теңізі, Kaspij teñizi, turkmeneraz: Hazar deňzi, persieraz: دریای مازندران یا دریایخزر , Daryâ-ye Mâzandarân) Asia eta Europa artean, Kaukaso mendien ekialdean eta Erdialdeko Asiako estepa zabalaren mendebaldean dagoen ur masa itxi bat da. Azaleraz munduko ur masa itxirik handiena da, 371.000 km² baititu, eta bai itsasoaren ezaugarriak, bai aintzirarenak ditu. Ura gazia da. Emaile nagusia Volga ibaia da; eta ur galera nagusia, lurrunketa.

Kaspiar itsasoa
Caspian Sea from orbit.jpg
Datu orokorrak
Garaiera -28 m
Luzera 1.200 km
Zabalera 435 km
Azalera 386.400 km²
Sakonera 1.025 m
211 m
Bolumena 78.700 km³
Eponimoa Kasita
Geografia
KaspischeZeeLocatie.png
Koordenatuak 42° N, 51° E / 42°N,51°E / 42; 51Koordenatuak: 42° N, 51° E / 42°N,51°E / 42; 51
Herrialdea Iran eta Errusia
Lurraldea Astrakhan
Leku geografikoa Aral–Caspian Depression Itzuli
Hidrografia
Ur-emaileak
Betebidea
Hustubidea Lurrunketa
Arroaren azalera 3.500.000 km²
Mendizaletasuna
Caspian Sea Khezeshahr beach

GeografiaAldatu

Kaspiar itsasoak, aspaldiko denboretan Caspium Mare edo Hyrcanium Mare deitua, 371.000 km²ko azalera (1.200 km luze, eta 320 km zabal) eta 78.200 km³ko bolumena[2] ditu. Itsas maila baino 28 m beherago dago. Sakontasun handiena 1.025 metrokoa du.

Mendebaldean Errusia du, Azerbaijan hego-mendebaldean, Iran hegoaldean, Turkmenistan ekialdean eta Kazakhstan ipar zein ekialdean. Iparraldeko eta ekialdeko ertzak apalak dira; hegoaldekoak eta mendebaldekoak berriz garaiak eta labartsuak, hego-mendebaldean Kaukaso mendilerroa eta hegoaldean Elburz mendiak baitaude. Ekialdeko bazterrean, Turkmenistanen, Kara-Bogaz-Gol itsas aintzira dago, oso handia eta sakontasun gutxikoa.

Volga, Ural eta Terek ibaiek ematen diote ura. Kuma-Manitx ubideak Kaspiar eta Azov itsasoak lotzen ditu.

Kostan dauden hiriakAldatu

KlimaAldatu

Klimak alde handiak ditu iparraldetik hegoaldera, eta gatz maila ere oso desberdina da, ibai handien bokalean izan (Volgarenean batez ere) ala haietatik urruti.

EkonomiaAldatu

Ekonomiari dagokionez, garrantzi handia dute petrolio hobiek eta nekazaritzak. Itsasoak berak garrantzi handia du, orobat, inguruko herrialdeen arteko merkatari bide gisa.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaspiar itsasoa