Ladoga[1] (errusieraz: Ла́дожское о́зеро, Ladozhskoye ozero edo Ла́дога, Ladoga; finlandieraz: Laatokka) ur gezako aintzira da, Errusian dagoena, Kareliako Errepublikaren eta Leningradoko oblastaren artean, Finlandiako mugaren gertu. Europako aintzirarik handiena da, eta munduko hamabosgarrena.

Ladoga
Ла́дожское Óзеро (ru) Laatokka (fi)
Datu orokorrak
Garaiera4,84 m
Motaaintzira
Luzera219 km
Zabalera138 km
Azalera17.700 km²
Sakonera230 m
Bolumena838 km³
Geografia
Map
Koordenatuak60°50′34″N 31°27′35″E / 60.8428°N 31.4597°E / 60.8428; 31.4597
Honen parte daEuropar Errusiako Ur Sakonen Sistema Bateratua
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Leningrad oblasta
Hidrografia
Betebidea
HustubideaNeva ibaia
Erresidentzia denbora12,3 a
Arroaren azalera276.500 km²
Arro hidrografikoaNeva basin (en) Itzuli

Geografia aldatu

Ladogak 17.700 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 660 uharte ditu,, 435 kilometro koadro denera. Uharte gehienak ipar-ekialdeko kostaldean daude; nagusiak Riyekkalan-Sari, Mantsinsari, Kilpola, Tulolansari eta Valaam dira. Aintziraren hustubidea Neva ibaia da, Baltikoko Finlandiako golkoan itsasoratzen dena.

Ladogak 276.000 kilometro koadroko arroa dauka. Bertan 50.000 aintzira eta 10 kilometro baino handiagoak diren 3.500 ibai daude; baina uraren %85 hiru ibaiadar nagusiek eramaten dute:

  • Svir ibaia, Onega aintziratik (hego-ekialdea)
  • Vuoksi ibaia, Finlandiako Saimaa aintziratik (mendebaldea)
  • Volkhov ibaia, Ilmen aintziratik (hegoaldea)

Ladoga aintzira nabigagarria da, eta Baltikoa eta Volga elkartzen dituen Volga-Baltiko bide nabigagarriaren zati da.

Hiri nagusiak aldatu

Sortavala, Priozersk, Siasstroi, Pitkiaranta, Novaya Ladoga eta Shlisselburg dira aintziraren ertzetako hiri nagusiak. San Petersburgo 40 kilometrora dago.[2]

Historia aldatu

Baregoen lurraldea eta Bizantziar Inperioa lotzen zituen merkataritza bidea Ladogatik pasatzen zen. Errusiako antzinako hiriburua, Staraya Ladoga, aintziratik hartu zuen bere izena. 1617-1721 bitartean, Errusia eta Suedia arteko muga zen, eta 1812-1940 bitartean, Finlandia eta Errusia artekoa.

Leningradeko Setioan (1941-1944), izoztutako Ladoga aintziran barrena zihoan hiria hornitzeko bide bakarra; hori dela eta, Biziaren Bidea izena eman zioten. Bigarren Mundu Gerra eta gero, Finlandiak Kareliako Errepublikako eskualdea galdu zuen. Finlandiar gehiengoa erbesteratua izan zen, nahiz eta bertako batzuk SESBen geratu ziren.

Erreferentziak aldatu

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak aldatu