Grigori Rasputin

errusiar mistikoa

Grigori Jefimovitx Rasputin (errusieraz Григо́рий Ефи́мович Распу́тин) (1869ko urtarrilaren 21agreg./urtarrilaren 9ajul., Pokrovskoie, Siberia1916ko abenduaren 30agreg./abenduaren 17ajul., San Petersburgo) Romanov dinastiaren azken egunetan eragin handia izan zuen errusiar mistiko bat izan zen. Mundu osoan Rasputin deituraz ezaguna da: haren etsai eta aurkariek Fraide Eroa ezizenaz deitu zuten.

Grigori Rasputin

(1916)
Bizitza
JaiotzaErroma1869ko urtarrilaren 9a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaSan Petersburgo1916ko abenduaren 30a (47 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: itotzea
bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Praskovia Fiodorovna Dubrovina
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmistikoa, okultista, politikaria, nekazaria eta monjea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKhlysts (en) Itzuli

IMDB: nm1391270 Find a Grave: 7304586 Edit the value on Wikidata

Fraidea zen eta taumaturgo ospetsua. Nikolas II.a tsarraren emazte Alexandra Feodorovnaren konfiantzazko gizona izan zen 1905etik aurrera. Nikolas II.ak, erabat Alexandra Feodorovnaren mende baitzegoen, itsu-itsuan jarraitu zien Rasputinen aholkuei, bi senar-emazteek uste baitzuten hemofiliak jota zegoen tsarraren seme Alexis sendatu zuela (antza, hipnosiaren bidez).

Enperadorea gizartetik bakartzea lortu zuen Rasputinek, baina une latzak bizi zituen Errusiak Lehen Mundu Gerraren hasieran, eta gauzak erabat nahasi ziren Rasputinek 1916an Stürmer hautagaia jarri zuenean kontseiluko lehendakari. Aginpide maila handiko pertsonek gogor kritikatu zuten erabakia, baina Nikolas II.ak ez zion uko egin Rasputinen laguntzari. Jusupov printzeak, Dmitri dukeak eta Purixkievitx diputatu eskuindarrak Rasputin hil zuten.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grigori Rasputin