Leningrad oblasta
Leningrad oblasta (errusieraz: Ленинградская область, translit.: Leningradskaïa oblast) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean kokatua. 84.500 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.716.868 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa San Petersburgon dago, baina hiria eta oblasta administratiboki bereizirik daude.
Errusiar Iraultzaren ondotik duen izena, Vladimir Leninen omezezkoa da. Errusiar Inperioaren garaian, oblast honetako egungo lurraldearen zati bat, San Petersburgoko Gobernatura Orokorra edo Ingermanlandeko Gobernatura Orokorra deitua izan zen.
BiztanleriaAldatu
Oblastak 1.716.868 biztanle zituen 2010ean[1], 1.669.205 2002an eta 1.661.173 1989an. 2010eko banaketa etnikoa horrelakoa zen[1]:
- Errusiarrak: %92,7
- Ukrainarrak: %2
- Bielorrusiarrak: %1,1
- Tartariarrak: %0,5
- Armeniarrak: %0,4
- Uzbekistandarrak: %0,4
- Azerbaijandarrak: %0,3
- Finn etniakoak: %0,3
- Ijitoak: %0,2
- Tajik etniakoak: %0,2
- Moldaviarrak %0,2
- Veps etniakoak: %0,1
- beste taldeak %1,6
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Errusieraz) Oblasteko webgune ofiziala, lenobl.ru