Nederlandera

hizkuntza germaniko
Neerlandera» orritik birbideratua)

Nederlandera[1] jatorri germanikoa duen hizkuntza bat da. Gutxi gorabehera 24 milioi pertsonak hitz egiten dute mundu osoan.

Nederlandera
Nederlands — Hollands, Nederlands — Vlaams, Nederlands
Map Dutch World scris.png
Nederlanderaren hedapena.
Datu orokorrak
Lurralde eremua Herbehereak, Holandarren Antillak, Aruba, Surinam, Belgika (Flandria eta Brusela), Frantzia (Frantziar Flandria), Alemania (Rhin Beherea) eta Indonesia
Hiztunak Jatorrizkoak: 22 milioi
Guztira: 27 milioi
Rankinga 45.a
Ofizialtasuna Aruba, Belgika, Herbehereak, Holandarren Antillak, Surinam, Benelux, Europar Batasuna, Hego Amerikako Nazioen Batasuna
Araugilea Nederlandse Taalunie
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
hizkuntza nostratikoak
Hizkuntza euroasiarrak
Indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
aleman taldea
Low Franconian languages (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia SOV hizkuntza, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala, time–manner–place (en) Itzuli eta hizkuntza fusionatzailea
Denbora gramatikalak orainaldia eta lehenaldia
Modu gramatikalak indikatiboa, agintera eta subjuntiboa
Genero gramatikalak genero komuna, neutroa, genero maskulinoa eta genero femeninoa
Kasu gramatikalak nominatiboa eta akusatiboa
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 nl
ISO 639-2 dut nld
ISO 639-3 nld
Ethnologue nld
Glottolog mode1257 eta dutc1256
Wikipedia nl

Hizkuntza ofiziala da Herbehereetako Erresuman —hots, Herbeheretan, Holandarren Antilletan eta Aruban— eta Surinamen. Belgikako hizkuntza ofizialetako bat da, frantsesarekin eta alemanarekin batera. Frantziako ipar-ekialdean ere 60.000 pertsona inguruk hitz egiten dute. Indonesiako hainbat partetan ere hitz egiten da, nederlandan kolonia zenean, administrazio publikoak hizkuntza ofizialtzat erabiltzen baitzuen.

Nederlandera estandarrak ABN izena hartzen du, Algemeen Beschaafd Nederlands (nederlandera orokor landua), eta horixe da Herbehereetan eta Belgikan erabiltzen den aldaera. Mundu guztian, 250 unibertsitatetan baino gehiagotan irakasten da.

SailkapenaAldatu

DialektoakAldatu

Holandera Holandako probintzietako dialektoa da, brabantsera Brabants probintzian hitz egiten den moduan. Hizkuntzari holandera deitzea desegokia da eta burla gisa har dezakete Holandako probintzietan bizi ez diren hiztunek.

Afrikaansa Namibia eta Hegoafrikan hitz egiten da, normalean hizkuntza beregain gisa hartzen bada ere.

Flandrian hitz egiten den nederlanderari, berriz, flandriera deritzo. Horrek ere beste dialekto batzuk ditu: mendebaldekoa, ekialdekoa, linburgera, brabantsera eta anberesera.

LiteraturaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nederlanderazko literatura»

Jacob van Maerlant eta Jan van Ruusbroec Erdi Aroko egilerik azpimarragarrienak ditugu, beste batzuen artean. Denboran aurrera, Urrezko Aroan (15501670), Joost van den Vondel batik bat eta Dirck Volckertszoon Coornhert eta Pieter Corneliszoon Hooft idazle nabarmenak izan ziren.

Bestela, XIX. mendean Willem Bilderdijk, Guido Gezelle poeta, "Multatuli" (kolonialismoa satirikoki kritikatu zuena) eta Louis Couperus ditugu. Azkenik, XX. mendetik aurrera, Johan Huizinga eta Harry Mulisch ezagunenen artean daude.

ErreferentziaAldatu

Kanpo estekakAldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.