Nederlanderazko literatura

Nederlanderazko literatura hizkuntza horretan historian zehar egindakoa da. Beste kultura europar batzuetan bezala, Pizkundean aro emankorrena garatu zuen. XVII. mendean, gainera, nederlanderazko eredu estandarra finkatzen hasi zen.

Erdi Aroa aldatu

 
Jacob van Maerlanten irudia.

Flandrian, Erdi Aroko egile azpimarragarria dugu Jacob van Maerlant olerkaria XIII. mendean. Berea da Der naturen bloeme, De natura rerum-en itzulpena dena, bai eta De Spieghel Historiael ("Historiaren ispilua"), Historie van Troyen zalduntza liburua eta Heimelykheid der heimelykheden ere.

Jan van Ruusbroec idazle mistiko flandriarrak, XIV. mendean, hizkuntza honetan idatzitako lehen lan handiak idatzi zituen. Die geestelike brulocht haren lan nagusia da, De ornatu spiritalium nuptiarum edo "Ezkontza espirituala". Besteen artean, Van den Rike der Ghelieven eta Van seven trappen (De septem amoris gradibus) ditugu.

Ertaroa eta Pizkundearen arteko trantsizioan, Anna Bijns lekaimea Anbereseko eskolaren irakaslea eta poeta luterotarra bizi zen, XVI. mendearen hasieran.

Urrezko Aroa aldatu

 
Joost van den Vondelen margoa.

Nederlanderazko literaturak eta beste arteek haren "Urrezko Aroa" bizi zuen 1550 eta 1670 artean. Joost van den Vondel (15871679) poeta eta antzerkigile katolikoa izan zen XVII. mendeko nabarmenena. Joannes de Boetgezant (1662) epikoa idatzi zuen Joan Bataiatzailearen bizitzan inspiraturik, eta haren antzezlan nagusiak Gijsbrecht van Aemstel (izen bereko jaunari buruzkoa), Lucifer, "Adan Edenetik erbestean" eta Noah, azken hau 80 urterekin idatzita.

Dirck Volckertszoon Coornhert (15221590) Herbehereetako lehendabiziko idazle humanista izan zen, Biblia, Plutarko eta Marko Aurelio lotu zituena etikaren sistema handi batean. 1586an haren maisulana argitaratu zuen, Zedekunst ("Etikaren artea"), prosan egindako tratatu filosofikoa.

Pieter Corneliszoon Hooft (15811647) poesia pastoral eta lirikoaren eta historiaren idazlea izan zen. 14 urtez idatzi zuen bere maisulana, 1642a argitaratutakoa: Nederduytsche Historiën ("Herbehereetako historia"). Eragin handia izan zuen hizkuntza estandarizatzean. Beste kide batzuk bere inguruko zirkuluan Maria Tesselschade, Gerbrand Adriaensz Bredero eta Constantijn Huygens izan ziren.

Justus Lipsius (1547-1606) filosofo flandriarrak ere (De Constantia) aro honetan jardun zuen.

XIX. mendetik aurrera aldatu

 
Willem Bilderdijken koadroa.

XVIII. mendearen bukaeran eta XIX.aren hasieran, Willem Bilderdijk (17561831), Hiëronymus van Alphen (17461803), Kleine gedigten voor kinderen ("Umeentzako olerkiak") idatzi zituena, eta Rhijnvis Feith (17531824) poetak gailendu ziren.

Piet Paaltjens (18351894) poeta erromantikoa ere aipatzekoa da, "Tachtigers" mugimendukoa ("1880 mugimendua"). Halaber, Guido Gezelle(18301899) poeta katoliko flandriarra, Eduard Douwes Dekker "Multatuli" (18201887), kolonialismoa satirikoki kritikatu zuena Max Havelaar liburuan, eta Louis Couperus (18631923) ditugu. XIX. mendetik aurrera ere afrikaansezko literatura garatzen hasi zen.

Azkenik, XX. mendetik aurrera, Johan Huizinga (18721945) filosofo eta historialaria (Herfsttij der Middeleeuwen edo "Erdi Aroko udazkena" eta Homo Ludens) egile ezagunenen artean dago. II. Mundu Gerran, oso ezaguna da Anne Frank neska judutarrak idatzitako egunkaria. Harry Mulischek (19272010), bestela, De Aanslag ("Atentatua", 1982) eta De Ontdekking van de Hemel ("Zeruaren aurkikuntza", 1992) idatzi zituen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu