Kagoshima

Japoniako hiria, Kagoshima prefekturaren hiriburua

Kagoshima (japonieraz: 鹿児島市 Kagoshima-shi?) Japoniako hiria, prefekturako hiriburua, Kyushuko uhartearen hegoaldean. 2014ko erroldaren arabera 606.423 biztanle ditu.

Kagoshima
鹿児島市
鹿児島市 · Kagoshima-shi'
core city of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Eskualdea
Prefektura
Kyushu
Kagoshima
AlkateaHiroyuki Mori
Jatorrizko izena鹿児島市
Posta kodea892-8677
HerriburuaYamashita-chō (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak31°35′49″N 130°33′26″E / 31.59681°N 130.55714°E / 31.59681; 130.55714
Map
Azalera547,05 km²
MugakideakSatsumasendai (en) Itzuli, Aira (en) Itzuli, Tarumizu (en) Itzuli, Hioki (en) Itzuli, Ibusuki (en) Itzuli, Minamikyūshū (en) Itzuli eta Minamisatsuma (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria593.754 (2021eko martxoaren 1a)
−504 (2020)
Dentsitatea1109 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889ko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia99
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakTsuruoka (en) Itzuli, Napoli, Miami, Changsha, City of Perth (en) Itzuli eta Matsumoto
http://www.city.kagoshima.lg.jp/ www.city.kagoshima.lg.jp

Historia aldatu

Satsuma klanaren antzinako feudoa zen Kagoshima. Bere kaia zela eta erdigune merkatari eta politiko aktiboa izan zen. Hara heldu zen 1549an Frantzisko Xabierkoa santua.

Edo Aroan Satsuma domeinuaren hiriburu bihurtu zen. Domeinu hau herrialde guztiko aberatsena zen garai hartan. Ryukyu erresuma ere bertatik kontrolatzen zen.

1863an ontzidi britainiarrak bonbardatu zuen, Charles Lennox Richardson merkataria erail izanaren mendekuz. 1868an Meiji berrezarkuntzak agintari feudalak kanporatu zituen. Satsuma domeinuko samuraiek matxinada abiatu zuten 1877an, Satsumako matxinada izenaz ezagutzen dena. Kagoshiman izandako Shiroyamako gudua izan zen matxinadari bukaera eman ziona.

Japoniako Industria Iraultza Kagoshiman hasi zela esaten da. Bertako 17 trenbide-ikasleek Tokugawatarren atzerrira joateko debekua hautsi eta Ingalaterra eta Estatu Batuetara alde egin zuten. Han ikasketak egin eta Satsumako matxinada bukatzean Kagoshimara itzuli ziren. Tōgō Heihachirōk adibidez itsas-nabigazio ikasketak egin zituen eta Japoniako Itsas Armadaren almirante postuan Errusiarren aurkako gerra-heroi bihurtu zen 1904 eta 1905ean.

1945ean hegazkin estatubatuarrek bonbakatu egin zuten hiriaren %44an suntsituz. Lainotua zegoen eta radarraren adierazpen bakarrarekin jaurti zituzten bonbak.

2004an Shinkansena (bala trena) iritsi zen Kagoshimara.

Geografia aldatu

Kagoshimako badiaren ekialdeko ertz guztia hartzen du hiriak eta aurrean Sakurajima sumendi aktiboa dauka.

Leku interesgarriak aldatu

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Kagoshima (1971-2000))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 12.6 13.5 16.5 21.3 24.5 27.2 31.5 32.0 29.7 25.1 19.9 15.0 22.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 8.3 9.3 12.1 16.8 20.2 23.6 27.9 28.2 25.8 20.8 15.6 10.4 18.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.1 5.4 8.0 12.6 16.7 20.6 24.9 25.1 22.4 16.9 11.5 6.1 14.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 79.4 104.9 180.7 227.7 232.2 442.9 313.5 224.4 227.4 104.6 73.8 67.5 2279.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.2 2.6 0.4 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.7 5.9
Eguzki orduak 136.9 129.1 145.7 160.5 171.0 122.4 191.1 206.7 168.8 183.4 152.0 151.3 1918.9
Hezetasuna (%) 65 66 69 71 71 78 76 76 73 70 69 69 71
Iturria: Japoniako Meteorologia-Agentzia[1]

Ondasun nabarmenak aldatu

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Japonieraz) Japoniako Meteorologia-Agentzia. 気象庁 / 平年値(年・月ごとの値). .

Kanpo estekak aldatu