Ireki menu nagusia

Nagasaki (prefektura)

Nagasaki (prefetura)» orritik birbideratua)

Nagasaki prefektura (japonieraz: 長崎県 Nagasaki-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. 2012ko erroldaren arabera 1.407.904 biztanle ditu. Hiriburua Nagasaki hiria da.

Nagasaki prefektura
長崎県
 Japonia
Albuquerque Bridge-Sasebo River, Sasebo.jpg
Flag of Nagasaki Prefecture.svg Emblem of Nagasaki Prefecture.svg
Administrazioa
Estatua  Japonia
ISO 3166-2 JP-42
Hiriburua Nagasaki
Gobernuburua Hōdō Nakamura Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 32° 58′ 00″ N, 129° 48′ 00″ E / 32.966666666667°N,129.8°E / 32.966666666667; 129.8Koordenatuak: 32° 58′ 00″ N, 129° 48′ 00″ E / 32.966666666667°N,129.8°E / 32.966666666667; 129.8
Map of Japan with highlight on 42 Nagasaki prefecture.svg
Azalera 4,104.48 km²
Mugakideak Saga
Demografia
Biztanleria 1.407.904 bizt. (2012)
Dentsitatea 351 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Kyūshū
Uhartea Kyūshū
Ordu eremua UTC+09:00 eta Japan Standard Time Itzuli
www.pref.nagasaki.jp/
Nagasaki prefekturako mapa

HistoriaAldatu

Nagasaki prefektura Hizen antzinako probintziaren mendebaldeko erdia Tsushima eta Iki antzinako probintzien bat egitetik sortu zen. Txinatik eta Koreatik gertu egonik, historian zehar merkataritza- eta pirata-gunea izan da Hirado ingurua.

XVI. mendean misiolari katolikoak eta merkatari portugesak iritsi ziren, eta Hiradon eta Nagasakin merkataritza-postu garrantzitsuak ezarri zituzten. Geroago, Tokugawa Aroan, misiolariak kanporatuak izan ziren, eta merkataritza murriztua. Hala ere kristatutasuna hedatu egin zen eskualdean.

Meiji berrezarkuntzaren garaian, Nagasaki eta Sasebo kanpo-merkataritzako portu nagusietakoak izan ziren, eta Japoniako itsas armadaren baseak eta ontziolak ezarri ziren. 1945eko abuztuaren 9an, Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuek bonba atomiko bat jaurti zuten Nagasakin. 73.000 pertsona hil ziren, eta beste hainbeste zauritu, eta eraikin asko birrinduta gelditu ziren.

GeografiaAldatu

Nagasakik Saga prefektura du mugakide ekialdean. Gainerako aldeetatik, urez inguratuta dago: Ariake badia, Tsushima itsasarteak eta Ekialdeko Txinako itsasoa. Prefekturak uharte asko ditu, hala nola Tsushima eta Iki. Prefekturak itsas portu ugari ditu. Sasebon Estatu Batuetako itsas armadaren base bat dago.

Kyushuren iparraldeko eta mendebaldeko uharteak ere prefektura honetan sartzen dira; Tsushima uhartea, Japonia eta Korearen artean dagoena, Gotō uharteak, Iki uhartea eta Kujūku uharteak.

Prefekturako lurraldearen % 10 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan daude Saikai eta Unzen-Amakusa parke nazionalak, besteak beste.

Banaketa administratiboaAldatu

HiriakAldatu

Hiri handienak:

  1. Nagasaki (hiriburua, 448.792 biztanle)
  2. Sasebo (254.650 bizt.)
  3. Isahaya (142.635 bizt.)
  4. Ōmura (89.650 bizt.)
  5. Minamishimabara (52.347 bizt.)

Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatutaAldatu

Ondasun nabarmenakAldatu

Kanpo estekakAldatu