Nagasakiko Bonba Atomikoaren Museoa


Nagasakiko Bonba Atomikoaren Museoa (japonieraz: 長崎原爆資料館 Nagasaki Genbaku Shiryōkan?) Nagasakiko museorik garrantzitsuena da, Nagasakiko bonbardaketa atomikoaren historia azaltzen duena. Nagasakiko Bakearen Parkea eta Nagasakiko Bonba Atomikoaren biktimentzako Bakezko Oroimenaren areto nazionaladitu alboan.

Nagasakiko Bonba Atomikoaren Museoa
Map
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Nagasaki
Core city of Japan Nagasaki
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1955
1996an berriztua
ZuzendariaKoichiro Maeda
Webguneahttp://www.city.nagasaki.lg.jp/peace/english/abm/

Museoaren historia aldatu

1955ean Nagasakiko Nazioarteko Kultur Aretoa eraiki zen Bonba Atomikoarekin erlazionaturiko gauzak erakusteko eta 1996an eraikin berria egin zen, Nagasakiko Bonba Atomikoaren Museoa.

Museoaren egitura aldatu

Lehenengo atalean Bonba aurreko Nagasakiko eguneroko bizimodua ageri da. Bukaeran erloju bat dago 11:02 orduan gelditua, Bonbak eztanda egin zuen ordua da.

Bigarren atalean Bonba lehertu berria zeneko Nagasaki ageri da, erabat suntsitua. Argazki eta tresna ugari ikusten dira bai eta Urakami katedralak zutik mantendu zuen horma bakarra eta barnean zeuden errosario batzuk ere. Bizirik iraun zutenak bilatzeko erreskate lanak eta erradiazioaren hauei eragin zizkienak ere ikusgai daude.

Hirugarren atalean bisitariei arma nuklearren inguruko gogoeta eragiten zaie. Arma berri hauen garapena erakusten da horretarako. Gerraren inguruko gogoeta ere egiten da Txina eta Japonen arteko gerra eta Ozeano Bareko gerraren nondik norakoak aztertuz.

Azken atalean Nagasakiko bonbaketaren bideoak daude ikusgai. Bisitarien galderei erantzuten zaie eta Nagasakiko Bakearen Deklarazioa agiriarekin bukatzen da.

Kanpo estekak aldatu