Shikoku
Shikoku[1] (japonieraz: 四国 , «lau prefektura») Japoniako lau uharte nagusien artetik txikiena da (225 km luze eta 50–150 km zabal), eta biztanle gutxienekoa (4.141.955 biztanle, 2005an). Honshū uhartearen hegoaldean dago, eta Kyūshū uhartearen ekialdean.
Shikoku 四国 | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua |
![]() |
Geografia | |
Koordenatuak | 33° 45′ N, 133° 30′ E / 33.75°N,133.5°EKoordenatuak: 33° 45′ N, 133° 30′ E / 33.75°N,133.5°E |
![]() | |
Azalera | 18.800 km² |
Punturik altuena | Ishizuchi mendia |
Demografia | |
Biztanleria | 4.141.955 (2005) |
Dentsitatea | 220,32 bizt/km² |
Ordu eremua | UTC+09:00 |
Antzina, beste hainbat izen izan ditu: Iyo-no-futana-shima (伊予之二名島), Iyo-shima (伊予島) eta Futana-shima (二名島). Oraingo izenaren esanahia antzinako lau probintzietatik datorkio, prefekturak sortu baino lehen uhartea osatzen baitzuten: Awa, Tosa, Sanuki eta Iyo. Gaur egun ere lau prefekturek osatzen dute uhartea.
GeografiaAldatu
Japoniaren hego mendebaldean dagoen uhartea da, zabaleraz laugarrena. Honshu eta Shikoku uharteen artean Setoko Barne Itsasoa dago eta tartean uharte ugari daude. Itsasertzean dauden hainbat toki adierazgarrik Setonaikai Parke Nazionala osatzen dute.
Uharteko mendi garaienak Ishizuchi (1.982m) eta Tsurugi (1.954m) dira, biak ala biak Japonia mendebaldeko altuenak, eta bi ibai luze ere baditu, Shimanto ibaia eta Yoshino ibaia.
Banaketa administratiboaAldatu
Gaur egun eskualdea zortzi prefekturek osatzen dute.
Prefektura | Populazioa | Azalera (km²) | Hiriburua | Populazioa |
---|---|---|---|---|
Ehime | 1.430.086 | 5.676 | Matsuyama | 516.460 |
Kagawa | 995.465 | 1.861 | Takamatsu | 420.556 |
Kōchi | 757.914 | 7.104 | Kōchi | 339.003 |
Tokushima | 824.108 | 4.145 | Tokushima | 261.900 |
Ondasun nabarmenakAldatu
Gaztelu eta jauregiakAldatu
Tenplu eta santutegiakAldatu
Shikokuko erromesbidea 88 tenplu budistak osatzen dute.
Ryōzen-ji tenplua (1.a).
Jizō-ji tenplua (5.a).
Chikurin-ji tenplua (31.a).
Kanjizai-ji tenplua (40.a).
Ishite-ji tenplua (51.a).
Taisan-ji tenplua (52.a).
Motoyama-ji tenplua (70.a).
Zentsū-ji tenplua (75.a).
Sanuki Kokubun-ji tenplua (80.a).
Ōkubo-ji tenplua (88.a).
NaturaAldatu
Ashizuri lurmuturra (Ashizuri-Uwakai Parke Nazionala).
Ishizuchi mendia (1.982m).
Tsurugi mendia (1.954m).
BesterikAldatu
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. Noiz kontsultatua: 2013-02-11.
Kanpo estekakAldatu
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |