Nafarroako ubidea

Euskal Herriko ubidea, Itoitzetik Ablitasra

Nafarroako ubidea Euskal Herriko lan hidrauliko handi bat da, Nafarroa Garaiko lurralde historikoan dagoena. Ureztatzeko ubide bat da, Irati ibaiko ura Nafarroako Erdialdera eta Erriberara bideratzeko. Jatorrizko proiektuak 177 kilometroko ibilbidea aurreikusten du ubiderako, Itoizko urtegiaren eta Ablitas udalerriaren artean.

Nafarroako ubidea
Viaducto 1.jpg
Nafarroako ubidea Pitillas udalerrian
Datu orokorrak
Garraio mota Ubidea
Eskualdeak Nafarroa Garaia,
 Euskal Herria
Jabea Canal de Navarra, S. A.
Ustiapena
Hasiera 2006ko ekainaren 2a[1]
Datu teknikoak
Luzera 79,25 km

 Mapa

Osatu ondoren, 59 000 hektarea ureztatu ahal izango dira, eta Iruñerria eta Tafallaldea edateko urez hornitu ahal izango dira.[2]

Bertako ingurumenean eragina izateagatik kritikak jaso izan ditu, gainera bere finantzaketek ustelkeria politikoaren itzalpean egitearen salaketak jaso ditu.

Gaur egun, Itoitz eta Pitillas udalerrien arteko lehen fasea martxan dago.

IbilbideaAldatu

Artikulu nagusia: «Nafarroako ubidearen eskema»

I. faseaAldatu

Ubidearen lehen zatia "enpresen aldi baterako elkarte" (EABE) bati esleitu zitzaion, honako hauek osatua: Nafarroako Kutxaren koorporazioa (%35), Acciona (%35), Isolux Corsan Concesiones (%10), Befesa (%10), Arian (%3,33), Obenasa (%3,33) e Iruña (%3,33). Zehazki, 26 234 hektarea ureztatzean datza, ubidearen bigarren mailako sarea eraikita (azpiegitura hidraulikoak, bideak, hustubideak, etab.).

Lehen fase hau eraikitzen ari zirela, 2007an Miguel Jara Camacho hil zen, Ekuadorko langilea, "dumper" ibilgailu bat gidatzen ari zela kanalean mantentze-lanak egiten ari zela.

Lehen fase hau Itoizko urtegiaren eta Pitillas udalerriaren artean doa, eta 2011n amaitu zen.

Azpiegituren % 15 ureztatzaileek ordaindu beharko dute, eta, gainera, "itzaleko bidesaria" deritzona ordaindu beharko da. Bidesari horrek esan nahi du obra enpresa pribatu komertzial bat eraiki, finantzatu eta kudeatzen duela, eta administrazioak, aurrekontuen kontura, kanon bat ordaintzen duela erabiltzen diren zerbitzuengatik, eta, beraz, zergen bidez finantzatzen dela.

Ebroko Ur Konfederazioa 2004ko apirilaren 14an emandako ebazpenaren bidez, Irati ibaitik eratorritako ur publikoen aprobetxamendu bat eman zitzaion Nafarroako Gobernuari, Itoizko urtegian, Nafarroa Garaiko 87 udalerritako herritarrak eta industriak hornitzeko. Itoiztik herriak eta industriak hornitzeko EUKk emandako emakida segundoko 2 660 litrokoa da, hau da, urtean 76,06 hektometro kubiko, eta, kalkuluen arabera, biztanleentzako hornidura 39,14 hektometro kubikokoa izango da, eta industriena, berriz, 36,92koa.

Ibilbidean zehar, 14 tunel eta bidezubi bat zeharkatzen ditu.

I. faseko tunelak
 Tunela   Udalerria   Luzera 
1  LongidaAgoitz 1,19 km
2  UrrotzItzagaondoa 1,71 km
3  ItzagaondoaUntzitibarElo 5,89 km
4  Noain Elortzibar 0,78 km
5  Tebas-Muru ArtederretaBiurrun-Olkotz 4,11 km
6  Biurrun-Olkotz 0,29 km
7  Tirapu 0,33 km
8  Añorbe 1,38 km
9  Añorbe 0,51 km
10  Artaxoa 1,45 km
11  ArtaxoaTafalla 1,22 km
12  Tafalla 2,36 km
13  Pitillas 0,41 km
14  Pitillas 1,44 km
 GUZTIRA 23,07 km
I. faseko bidezubiak
 Bidezubia   Udalerria   Luzera 
1  Longida 0,34 km
 GUZTIRA 0,34 km

UrtegiakAldatu

UdalerriakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Nafarroako ubidearen I. Sektorearen inaugurazioa» www.navarraagraria.com Noiz kontsultatua: 2020-11-28.
  2. «Nafarroako ubidearen deskribapena | Canasa» www.canasa.es Noiz kontsultatua: 2020-11-28.

Kanpo estekakAldatu