Ireki menu nagusia

Litroa bolumen-unitateetako bat da, eta beraz likidoak, gasak, solidoak eta plasma neurtzeko erabili daiteke, nahiz eta ohikoena likidoak neurtzeko erabiltzea den. Litroaren sinboloa l da (ele letra xehea). Nahiz eta litroa Nazioarteko Unitate Sistemako unitateetako bat ez den, nazioarteko sistema horrekin erabiltzeko onartua dago,[1] eta sistema metrikoaren hainbat bertsiotan azaldu da. Bolumena neurtzeko, Nazioarteko Unitate Sistemako unitate ofiziala metro kubikoa da (m3). Litro baten baliokide da 1 dezimetro kubiko (dm3). Bestela esanda, litroa 1/1.000 metro kubikoren baliokide da, hau da, metro kubiko batek 1000 litro ditu.

4°Cko tenperaturan eta 1 atm-ko presioan, litro bat urek kilogramo bat pisatzen du.

Nazioarteko Unitate Sistemako unitatea ez den arren, Nazioarteko Unitate Sistemako aurrizkiekin erabil daiteke: mililitro, dezilitro, dekalitro, hektolitro, eta abar.

ErreferentziakAldatu

  1. Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoaren eskuorria, 2006, 124.. orrialdea. («Egunak» eta «orduak» dira Nazioarteko Unitate Sistemakoak ez diren baina sistema horrekin erabiltzeko onartu diren unitateen beste bi adibide.)