Muluya

Mulucha ibaia» orritik birbideratua)

Muluya[1] (amazigeraz: ⵎⵍⵡⴰⵛⵜMelwacht; arabieraz: وادي ملوية‎Malwiyyah; latinez: Mulucha[2]) Marokoko ibairik nagusienetariko bat da. Atlas Ertainetan sortua, hasieran ipar-ekialdeko norabidean eta gero iparraldean 520 kilometro egin ondoren, Saïdiatik gertu, Mediterraneo itsasoan du ahoa. 1956ra arte Marokoko Protektoratu Espainiarreko ekialdeko muga osatzen zuen.

Muluya
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera520 km
Geografia
Map
Koordenatuak32°47′26″N 4°46′01″W / 32.79069°N 4.76689°W / 32.79069; -4.76689
Herrialdea Maroko
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera50.000 km²
Ur-emaria50 m³/s
IturburuaAtlasa
Bokalea
()
Mediterraneoa

Bere arroak 54.500 km²-ko azalera du, eta Marokoko eta Afrika iparraldeko ibai ez-sahararren arro hidrografiko handiena da. Chafarinak bokalearen aurrean daude, lau itsas miliatara gutxi gorabehera. Bokale horrek 4 kilometroko zabalera eta 20 kilometroko luzera duen ibai delta bat osatzen du. Ibai-ahoaren eremua eta bere lur zingiratsuak 3.000 hektarea inguruko interes biologiko eta ekologikoko enklabe bat dira, hezeguneen nazioarteko Ramsar zerrendan sartuta dagoena. Muluya ibaiaren arroan klima mediterraneo erdi-idorra da nagusi, eta prezipitazioak oso irregularrak dira. Bere batez besteko emaria segundoko 34 m³/s da, nahiko irregularra bada ere, eta horrek ibaia nabigagarria ez izatea eragiten du.

Bi presek biltzen dute ibaia, Mechra Homadirenak (1957an eraikia) eta Mohamed V.arenak (1967an), baina, hala ere, lohiz betetzetik gertu daude. Bere bokalea Ramsar gune izendatu dute.

Inportantzia historikoa aldatu

Antzinatean, Mauretania Tingitana eta Mauretania Caesariensis probintzien arteko muga osatzen zuen.[3] Geroago, Gaztelako (ibaiaren mendebaldean) eta Aragoiko (ekialdean) eragin-esferen arteko muga izan zen, 1291n Antso IV.a Gaztelakoa eta Jakue II.a Aragoikoa erregeek Monteagudoko Itunaren bidez adostu zuten bezala. Bere beheko ibilbidea Marokoko Protektoratu Espainiarreko ekialdeko muga izan zen.[4]

Ibai honek ere garrantzi kultural handia du. Ibaiaren ekialdean, tradizionalki bereber hizkuntzako herriak zeuden, Beni Snassen (Ait Iznasen) tribua adibidez. Hauek, erdi-amazigh direnak, Berkane, Ahfir, Tafoughal eta Aklim lurraldeetan bizi dira. Muluya ibaiak 1920ko hamarkadan Rifeko Errepublikaren ekialdeko muga ere osatzen zuen, eta, beste aldean, Marokoko zati txiki bat, Saïdia, Berkane eta Ujda bezalako hiri garrantzitsuak daude.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. (Frantsesez) Carcopino, Jérôme. (1940). La fin du Maroc romain/In : Mélanges d'archéologie et d'histoire. 57 Erroma: Mélanges de l'Ecole française de Rome, 361, 362, etc. or..
  3. Plinio Zaharra. Historia Naturala. 19.
  4. (Gaztelaniaz) Urteaga, Luis; Nadal, Francesc. (2010eko urtarrila-ekaina). «La cartografía colonial española durante la Segunda República (1931-1936)» Estudios Geográficos LXXI (268): 279. ISSN 0014-1496..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Marokoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.