Chafarinak
Chafarinak edo Chafarin uharteak[1] (gaztelaniaz: Islas Chafarinas; arabieraz: Ya`fariyya (الجزر الجعفرية); tamazightez: Takfarinas) hiru uharteko taldeak osatutako uhartedia da. Mediterraneo itsasoan kokatuta dago Marokoko iparraldeko kostaldetik gertu. Guztira, Chafarin uharteek 0,747 km² azalera dute eta Melillatik 45 kilometrotara ekialderantz eta Marokoko Ra'su l-Ma' herrixkatik 3,3 kilometrotara daude. Chafarinak Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko luretako bat dira.
Chafarinak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 137 m |
Mota | Uhartedi eta disputatutako lurralde |
Azalera | 0,525 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°11′00″N 2°26′00″W / 35.183333333333°N 2.4333333333333°W |
UTC ordua | UTC+01:00 |
Estatu burujabe | Espainia |
Espainiako autonomia hiri | Melilla |
Babestutako-eremua | Q112274660 |
Ur-gorputza | Mediterraneoa |
Uharteak
aldatuUhartediak hiru uhartetxok osatuta dago:
- Kongresu uhartea
- Elisabet II.a uhartea
- Erregearen uhartea
Historia
aldatuKongresu uhartean, El Zafrín izeneko aztarnategian aurkitatakoaren arabera, k. a. 5. milurtekoan uhartedian neolitikoko arrantzaleak bizi ziren[2].
1848ko urtarrilaren 6an, Francisco Serrano jeneralak Malagako portutik espedizio militarrak bidali zuen uhartedia okupatzeko.
Ezaugarriak
aldatu- Koordenatuak: 35°11′N 2°26′W / 35.183°N 2.433°W
- Kongresu uhartea: 35°11′N 2°26′W / 35.183°N 2.433°W
- Elisabet II.a uhartea: 35°11′N 2°26′W / 35.183°N 2.433°W
- Erregearen uhartea: 35°11′N 2°26′W / 35.183°N 2.433°W
- Urteko batez besteko tenperatura: 19´5 °C
- Gehiengo tenperatura: 41,1 °C
- Gutxiengo tenperatura: 5,2 °C
- Urteko batez besteko hezetasuna: %76,9a
- Urteko presio atmosferikoa: 1.017,8 mm Hg
- Plubiositatea: 297,2 mm/urte.
- Altuera handiena: Cerro Nido de las Águilas 137 m., Kongresu uhartean.
Biztanleria
aldatuUhartediak ez du biztanleria egonkorra. Elisabet II.a uhartean Espainiako Armadak 30 lagunek osatutako soldadu talde bat du. Bestetik, Espainiako Ingurugiro Ministerioak beste talde bat du bertako Erreserba Naturala babesteko.