Pan-pin
Pan-pin hilabetekaria haurrentzako komiki-aldizkaria izan zen. Zeruko Argia aldizkariaren zortzi orriko eranskina bezala sortu zen 1960ko otsailean eta 1970. urte arte argitaratu zen.
Eragile nagusia Joseph Camino arnegiarra izan zen. Gipuzkera eta nafar-lapurterazko edizio bana argitaratzen ziren Pirineoetako alde bietara zabaltzeko, eta gutxira bizkaieraz idatzitako orri bat gehigarri gisa agertu zen aldizkarian. Han bertako egileen (Julen Zabaleta Barrenetxea "Yulen" eta Juan Antonio Letamendia "Leta") nahiz kanpokoen lanak argitaratzen zituzten. 1964tik aurrera, Bruguera argitaletxeko baimena eskuratu ostean, besteak beste Txorizo eta Txistorra (Mortadelo eta Filemon), Jangoluke Albaluke (Carpanta) eta Peru eta Txomin (Zipi eta Zape) azaltzen ziren komiki honen orrietan.[1][2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Komikeri bloga
- ↑ Mikel Lizarralde. Berria: Irudi eta letrentzako etxea