Ofelia Michelínez idazkaria Francisco Ibáñezek bere pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen abenturetarako sortutako pertsonaia bat da. Lehen aldiz 1978ko Los gamberros abenturan agertu zen.

Ofelia idazkaria
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Jaiotza, baliorik ez
Heriotza, baliorik ez
Sexuaemakumezkoa
Jardueraidazkaria
Ilearen koloreailehori

Vicente Superintendentearen idazkari partikularra da, emakume handi eta lodi bat, ile kizkur eta horiduna eta eskote handiko jantzi estu eta gorri bat eta bota beltzak janzten dituena.

Sarri errepikatzen diren gag batzuen protagonista izaten da:

  • Beti dotore jartzen saiatzen da Mortadelorekin ligatzeko (baita Filemonekin ere, baina ez hainbeste).
  • Mortadelo, alabaina, harekin ez egoten saiatzen da ihes eginez, mespretxatuz edo iruzkin sarkastikoen bidez irainduz.
  • Gertaera hauen aurrean, Ofeliak indarkeriarekin erantzuten du.

Ohikoa da Bacterio profesoreak berarekin probatzea bere asmakizunetakoren bat, orokorrean emaitza negargarriekin.

Ofeliak Superrarekin eta Bacteriorekin ere izaten ditu ikamikak.

Lodi egotearen konplexua duela aipatu behar da, honen ondorioz Mortadelok honi buruzko iruzkinak egiten dituelarik.

Sorrera

aldatu

Ofeliaren sorrerarako eragin bat Jeannen pertsonaia izan liteke, Gaston Lagaffen lankidea dena eta honetaz maitemindua dagoena. Mortadelo ez bezala, Gaston ez da apropos zakarra bere lankidearekin, soilik despistatua honen sentimenduen aurrean. Ofelia James Bonden idazkaria den Miss Moneypennyren parodia bat ere izan liteke.

Kanpo estekak

aldatu