Editorial Bruguera

Editorial Bruguera Espainiako komiki arloko argitaletxerik garrantzitsuen eta beteranoena da. 1910ean Juan Bruguera Teixidorrek sortu zuen Bartzelonan "El Gato Negro" izenarekin. 1939an sortzaileen semeek aldatu zuten enpresaren izena, gaur egungoa emanez.

Editorial Bruguera
Datuak
Mota argitaletxea
Herrialdea Espainia
Gobernantza
Egoitza Bartzelona
Historia
Sorrera 1910
Sorrera lekua Bartzelona
Ordezkatzen du Q68913082 Itzuli
Desagerpena 1986

"Pulgarcito", "El DDT" eta "Tío Vivo" haur-aldizkariak argitaratu zituzten, eta eleberri erromantikoen esparruan "Corín Tellado" eta western generoko "Marcial Lafuente Estefanía" sorta. Bestela, abentura lan ezagunak izan ziren "El Cachorro" eta "Capitán Trueno" ere bai.

Egile ezagunen artean Jose Escobar ("Zipi eta Zape" eta "Carpanta"), Francisco Ibañez ("Mortadelo eta Filemon", "13, Rue del Percebe" edo "El botones Sacarino") eta Manuel Vázquez ("Las Hermanas Gilda" eta "Anacleto, Agente Secreto").

1980ko hamarkadan krisialdiak enpresa jo zuen, eta 1986an itxi behar izan zuten, 75. urteurrena bete berria zutela. Azkenik, 2006an argitaratezari ekin zioten berriro, "Grupo ZETA" taldeak sustaturik eta "Ediciones B"ren barruan.

Kanpo estekakAldatu