Zuhaitz moarratu berriak, Sluis eta Aardenburg artean, Zeelandan (Herbehereak)

Moarratzea[1] zuhaitz lepatu baten adarrak moztea da.[2][3] Moztutako adarrek bi erabilpen nagusi izan zitzaketen: egurra edo aziendentzako bazka (hostoa).

Euskal Herrian, Erdi Aroan zabaldu zen teknika hau. Garai hartan egur eskari handia zen baino askotan aziendak txarakadietan sartu eta zuhaitzen kimu berriak jaten zituen. Arrazoi honengatik abeltzain eta egurgileen arteko liskar ugari izaten zen. Zuhaitzak 2-3 metroko altueran moarratuz, azienda basoan sartzen ahal zen kalterik egin gabe.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua - Mugarratze hitza ez da ageri
  2. Elosegi Irurtia, Arturo. Euskara ekologian: erabiltzaile arruntaren ohiko arazoak eta ez-ohiko buruhausteak. inguma.eus . Noiz kontsultatua: 2020-4-25.
  3. Perurena, Patziku. Basoko hitzen muga beroetan (I). Diario Vasco, 2007ko irailak 27, diariovasco.com . Noiz kontsultatua: 2020-4-25.
  4. Arbelaitz Ubegun, Estibaliz. Zaharrak berri. Elhuyar aldizkaria, 2006ko apirilak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus . Noiz kontsultatua: 2020-4-25.

Ikus, gaineraAldatu