Egur ikatza landare edo animalia substantziei ura eta beste osagai lurrunkor batzuk kenduz lortzen den erregaia da. Euskal Herrian, mende askoan ohiko jarduera izan da egurra kontrolpeko atmosferan errez egur ikatza egitea.

Egur ikatza gori.
Marrazteko ere erabili ohi da egur ikatza.

EkoizpenaAldatu

Euskal Herrian, egur ikatza egiteko ohiko tokia txondorra izan da, hots, kono forma duen egur multzo handia. Lehenengo egurra bildu behar dugu. Txondorra egiteko, nahiago izaten da pagoa, haritza edo gaztainondoa erabiltzea, baina beste edozein zuhaitzetatik ateratako egurrarekin ere egin daiteke.

Ondoren egurra ondo txikitu edo moztu behar da. Txondorra egiteak oso teknika zehatzak eskatzen ditu. Txondorra altxatu baino lehen, egurra bildu eta txikitu beharra dago. Gero, txondorraren beheko partea izango den sare moduko zerbait egiten da txikitutako egur horrekin. Horren erdian makila bat jarri behar da gidatzat, eta alboetan beste lau makila, txondorraren tximinia eratzeko. Ostean, alkate deitzen den makila bat jartzen da: txondorraren garaiera zuzenduko duen ardatza.

Gero, behetik hasten da txondorra eraikitzen, enbor lodienak azpian, eta ondoren meheak. Armiarma-sare beten itxura izan dezake txondorrak.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu