Miss Europa
Miss Europa emakumezkoen edertasun lehiaketa bat da, non Europako herrialdeetako lehiakideek parte hartzen duten. 1928an ezarri zuten French Comittee of Eleganceko Roger Zeilerrek eta Claude Berrek. Miss Europako garaile gehienek euren herrialdeetako lehiaketak irabazi zituzten Miss Universe, Miss World, Miss Earth eta Miss Internationalerako.
Azken edizioetan Libano eta Israelgo Missak egon dira. Izan ere, 2001 eta 2002ko desfileak Libanon ospatu ziren, Europako muga geografikoetatik kanpo. Desfilearen baimena Endemol herbeheretar konpainiara pasa zen 2003an.
Titulua jaso dutenakAldatu
Fitxategi:Jacqueline Genton - Mannequin Suisse - Miss Europe 1951.jpg
Miss Europe 1951.
Herrialde garaileakAldatu
- Zortzi aldiz: Frantzia
- Zazpi aldiz: Alemania, Espainia
- Sei aldiz: Finlandia
- Bost aldiz: Austria, Turkia
- Lau aldiz: Grezia
- Hiru aldiz: Italia, Herbehereak, Errusia
- Bi aldiz: Danimarka, Hungaria, Suitza
- Behin: Txekiar Errepublika, Ingalaterra, Israel, Norvegia eta Jugoslavia
Miss Europa 2006Aldatu
2006an Miss Frantzia izan zen Alexandra Rosenfeldek irabazi zituen Miss Europa lehiaketa urte horretan bertan Ukrainako hiriburu den Kieven.