Ireki menu nagusia

Miriam Zenzi Makeba (Johannesburgo, Hegoafrikar Errepublika, 1932ko martxoaren 4a - Castel Volturno, Italia, 2008ko azaroaren 9a) abeslaria izan zen, Hegoafrikako apartheidaren aurkako irudietako bat. Haren izengoiti ezagunenak Afrikaren Ahotsa eta Afrikaren Ama izan dira.

Miriam Makeba
Miriam Makeba10.JPG
Bizitza
Izen osoa Zenzile Miriam Makeba
Jaiotza Johannesburgo1932ko martxoaren  4a
Herrialdea  Hegoafrika
Heriotza Castel Volturno2008ko azaroaren  9a (76 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k) Hugh Masekela  (1964 -  1966)
Stokely Carmichael Itzuli  (1969 -  1978)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak Xhosera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta aktorea
Lan nabarmenak A Promise Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Mama Africa
Genero artistikoa Marabia Itzuli
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea RCA Records
Strut Records Itzuli
IMDb nm0538460
www.miriammakeba.co.za

BizitzaAldatu

Haurtzaroa Pretorian (Transvaal) eman zuen, Johannesburgon jaioa izan arren. Erbestera alde egin behar izan zuen arrazoi politikoengatik, eta Venezia eta Londresen bizi ostean, AEBetan izan zen, baina FBIren jazarpenak Gineara aldeginarazi zuen, bere senarrarekin batera. Handik, 1990ko ekainaren 10ean itzuli ahal izan zen Hegoafrikara, Nelson Mandela aske utzi eta gero.

Mafiaren eta arrazakeriaren aurkako kontzertu bat eman ostean hil zen, bihotzekoak jota.

SariakAldatu

1999an, FAOren borondate oneko enbaxadore izendatu zuten.[1]

2001ean, Nazio Batuen Alemaniako Elkarteak Otto Hahn bakearen urrezko domina eman zion, Berlinen, «bakearen eta nazioarteko elkar ulertzearen alde egindako zerbitzu bikainengatik».[2]

2002an, Suediako Musikako Errege Akademiak Polar Music Prize saria eman zion.[2]

LanakAldatu

Makebaren abesti ezagunena "Pata Pata" da: musika tradizionala jazzarekin eta beste estilo moderno batzuekin elkartuta dakar.

DiskoakAldatu

  • Miriam Makeba (album) (1960)
  • The World Of Miriam Makeba (1962)
  • Makeba (album) (1963)
  • Makeba Sings (1965)
  • An Evening With Belafonte/Makeba (Harry Belafonte-rekin) (1965)
  • The Click Song (1965)
  • All About Makeba (1966)
  • Malaisha (1966)
  • The Promise (Miriam Makeba album) (1974)
  • Country Girl (album) (1975)
  • Pata Pata (album) (1977)
  • Sangoma (album) (1988)
  • Welela (1989)
  • Eyes On Tomorrow (1991)
  • Sing Me A Song (Miriam Makeba album) (1993)
  • A Promise (Miriam Makeba) (1994)
  • Live From Paris & Conakry (1998)
  • Homeland (Miriam Makeba) (2000)
  • Keep Me In Mind (album) (2002)
  • Reflections (Miriam Makeba album) (2004)

BildumakAldatu

  • Africa 1960-65 recordings (1991)
  • The Best Of Miriam Makeba & The Skylarks 1956-59 recordings (1998)
  • Mama Africa: The Very Best Of Miriam Makeba (2000)
  • The Guinea Years (2001)
  • The Definitive Collection (2002)
  • The Best Of The Early Years (2003)

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Miriam Makeba», FAOren webgunea.
  2. a b (Ingelesez) Mendiola, Mojo (2003ko urria). «Miriam Makeba's honours and awards» (PDF). Global Mojo.

Kanpo loturakAldatu