Transvaal
Transvaal Hegoafrikako ipar-ekialdeko eskualde historikoa da. Pretoria zuen hiriburu. Egun, Gauteng, Ipar-mendebaldea, Limpopo eta Mpumalanga probintzien artean zatitua dago. Bertan dago Witwatersrand, Hegoafrikako multzo industrialik handiena.
Historia
aldatuTransvaal Lurmutur probintziatik zetozen boer kolonoek kolonizatu zuten 1830eko eta [[1840ko hamarkadetan, Migrazio Handia deitua izan zenean. Erraz garaitu zituzten bertakoak eta Britainiar Inperioaren kontroletik kanpo errepublika ugari sortuz ezarri ziren. 1850eko hamarkadan britainiarrak Boer errepublikekin adostasunetara iristen hasi ziren, Hegoafrikaren independentzia bermatuz gaur egun Transvaal den honetan. Britainia Handiak lurralde hauek 1877an erantsi zituen, uste denez bere babes propiorako, baina Boerren Lehen Gerraren ondoren berriz euren independentzia lortu zuten 1881ean. 1885 hasieran, Witwatersranden urre mea bikain baten aurkikuntzaren ondorioz, atzerritar (uitlander) asko etorri ziren Transvaalera. Guzti honek eskualde horretarako britainiar asmoenganako beldurra handitu zuen, boerrak 1899an eraso ekidintzaile bat egitera behartu zituena. Boerren Bigarren Gerra 1900ean Transvaaal Britainiar Inperiora erantsiz amaitu zen. Hamar urte beranduago, Boer errepublikak Lurmuturreko koloniarekin batu ziren Hegoafrikar Batasuna eratzeko.
1961ean, Batasunak Commonwealtharen zati izateari utzi zion eta Hegoafrikako Errepublika osatu zuen. PWV deritzona, Pretoria, Witwatersrand eta Vereenigingek Transvaalen osatutako eremua (gaur egun Gauteng), Hegoafrikako motor ekonomikoa bihurtu zen, orain ere hala delarik.
1994an, Hegoafrikan sufragio unibertsal bidez eginiko lehen hauteskundeen ondoren, Estatuaren banaketa administratiboa berrantolatu egin zen, eta Transvaal jada ez da existitzen probintzia independente bezala.
Geografia
aldatuAntzinako Transvaal probintzia Vaal ibaia hegoaldean eta Limpopo ibaiaren artean iparraldean dago. 1994ra arte indarrean egon zen aurreko banaketa administratiboaren arabera, Transvaalen mugak honako hauek dira: hegoaldetik Orange Estatu Askea eta KwaZulu-Natal probintzia, mendebaldetik Lurmutur probintzia eta Betxuanalandia (ondoren Botswana), iparraldetik Rhodesia (ondoren Zimbabwe), eta ekialdetik Portugaldar Erdialdeko Afrika (ondoren Mozanbike) eta Swazilandia. Hego-mendebaldetik ezik, muga hauek muga naturalek adierazten dituzte.
Bantustan asko (lurjabe zuriek apartheid garaian beltzentzako mugatutako eremuak) osorik Transvaal barnean zeuden: Venda, KwaNdebele, Gazankulu, KaNgwane eta Lebowa. Boputatsuana, Lurmutur probintzia eta Orange Estatu Askearen zati batzuk ere Transvaalenak izan ziren.