Ireki menu nagusia

Harold George Harry Belafonte (Harlem, New York, 1927ko martxoaren 1a) estatubatuar abeslari, aktore eta giza eskubideen aldeko borrokalaria da. Arte dramatikoa ikasi zuen Dramatic Workshop eskolan, eta Tony sari bat irabazi zuen John Murray Anderson´s Almanac obran egindako lanagatik (1953). 1956an, Calypso diskoa grabatu zuen, eta milioi bat kopia saldu zituen: kopuru hori saltzea lortu duen lehen abeslaria da Harry Belafonte. Folk musika egin du batez ere, eta erritmo etnikoen aitzindaria izan da. Banana boat song (Day-O izenaz ezagunagoa) eta Farewell Jamaica dira Belafonteren kantarik ospetsuenak. Aktore gisa, zenbait filmetan parte hartu du, hala nola Bright Road (1953) eta Carmen Jones (1954) filmetan. Afrikako gosearen kontrako We Are the World diskoan abestu zuen, eta Grammy saria jaso zuen 1985ean lan horrengatik. 1987an, UNICEFen enbaxadore izendatu zuten. Gainera, apartheidaren kontrako disko bat grabatu zuen: Paradise in Ganzankulu (1988).

Harry Belafonte
Harry Belafonte 2011 Shankbone.JPG
UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
Izen osoa Harold George Bellanfanti
Jaiotza Harlem1927ko martxoaren  1a (92 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa The New School Itzuli
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, aktorea, bakearen aldeko aktibista eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
Kidetza Mayoral Advisory Commission on City Art, Monuments, and Markers Itzuli
Genero artistikoa Kalipsoa
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Jubilee Records Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0000896
www.singyoursongthemovie.com/

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harry Belafonte  


  Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.