Ihesaldia (telesaila)
Ihesaldia, (Ihesaldia: Basauri 1976) gisa ere iragarria, Pausoka eta Euskal Telebistak ekoitzitako telesail laburra da. Egiazko gertakizunetan oinarritua, 1976an Basauriko kartzelako bost presok egindako ihesladi saiakera bat kontatzen du. Jabi Elortegik zuzendua eta bost atal ditu. Aktore taldea Iñigo Aranbarri, Xabi Perurena, Xabi "Jabato" López, Aitor Borobia, Jon Ander Alonso, Aitor Beltran, Nerea Gorriti, Miren Arrieta eta Paco Revueltasek osatzen dute.[1]
Ihesaldia (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | Ihesaldia |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Atalak | 5 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thriller television series (en) |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jabi Elortegi |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
Hasiera-data | 2019 |
Atalak emititzeko modua berezia izan zen. Netflix bezalako plataformek telesailak kolpe batez igotzen dituztenez sarera, Euskal Telebistak antzeko zerbait egitea erabaki zuen, garai berrietara egokitu nahian. 2019ko abenduaren 15ean emititu zen lehenengo saioa ETB 1en eta bost egunez jarraian eman zuten telesaila, abenduaren 19an amaitu arte.
Sinopsia
aldatuBasauriko kartzelan dauden bost presok ihes egin dutela sinetsaraziko diote mundu guztiari. Haatik, asteak pasatuko dituzte teilatuko zulo batean ezkutatuta, egunez lo eginez eta gauez tunela zulatzen. Egiazko historia bat oinarri hartuta, gertakizunaren inguruan sortzen den tentsioa erakusten du telesailak: neguko hotzak harrapatuta, janari eta botikarik gabe ezkutatuta dauden presoen egoera kaxkarra; ihesaldian sartuta dauden ETAko kideak kontrolatu nahi dituen ETAren zuzendaritzaren presioak; ustez ihes eginda dauden presoen familien jakin mina, eta kartzelako zuzendariaren azpijokoa ihesaldiak bere lan-ibilbideari kalterik egin ez diezaion.
Benetako protagonistak
aldatuTelesaila benetako gertaeretan oinarrituta dago, baina egoera eta pertsonaia asko sortutakoak dira dramatizazio premiengatik. Ihesaldian parte hartu zuten bost presoen benetako izenak hauek dira:
Fikziozko izena | Benetako izena | Preso mota |
---|---|---|
Peio Arzamendi | Patxi Arana | ETA Euskadi Ta Askatasuna |
Josean Uriondo | Jose Ignacio Armayo | ETA Euskadi Ta Askatasuna |
Diego Rojas "Fugas" | Santiago Marcos-Tolsa "El fugas" | Preso komuna |
Julian Izagirre "Juli" | Jose Vicente Daroca | Preso komuna |
Xabi Garcia de Ibar | Pedro Martinez Ilarduya | PCE (R) Espainiako Alderdi Komunista (berrosatua) |
Denboraldiak
aldatuDenboraldia | Atalak | Estreinaldia | Amaiera | Audientzia (bataz bestekoa) | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||||
1 | 5 | 2019ko abenduaren 15a | 2019ko abenduaren 19a | 16.000 ikusle | %2,1 (%6,3) |
Audientzien eboluzioa (5 atalak)
aldatuAtalak eta audientziak
aldatuAtala | Atalaren izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||
1 | 1. atala | 2019ko abenduaren 15a (igandea) | %2,4 (%7,8) | |
2 | 2. atala | 2019ko abenduaren 16a (astelehena) | 20.000 ikusle | %2,6 (%6,0) |
3 | 3. atala | 2019ko abenduaren 17a (asteartea) | 13.000 ikusle | %1,8 (%4,8) |
4 | 4. atala | 2019ko abenduaren 18a (asteazkena) | 16.000 ikusle | %2,2 (%6,7) |
5 | 5. atala | 2019ko abenduaren 19a (osteguna) | 12.000 ikusle | %1,7 (%6,0) |
Aktoreak eta pertsonaiak
aldatuProtagonista | Kartzelako presoa | Familia | Kartzelako langilea | Besteak |
Aktorea | Pertsonaia | Papera |
---|---|---|
Iheslariak | ||
Iñigo Aranbarri | Peio Arzamendi | Ihesaldiko burua. ETAko kidea eta Joseanen lagun mina. Anaren senarra. Gurasoak kanpoan zain ditu. |
Xabier Perurena | Josean Uriondo | Ihesaldiko kide bat. ETAko kidea eta Peioren lagun mina. |
Xabi 'Jabato' Lopez | Diego Rojas "Fugas" | Ihesaldiko kide bat. Preso komuna eta Julianen lagun mina. Hainbat aldiz kartzelatik ihes egin du. Mertxeren neba da. |
Aitor Borobia | Julian Izagirre "Juli" | Ihesaldiko kide bat. Preso komuna eta "Fugas"en lagun mina. Aita kartzelara joaten zaio. |
Jon Ander Alonso | Xabi Garcia de Ibar | Ihesaldiko kidea. PCE (R)ko kidea. Kartzelan ez du lagun askorik. |
Beste presoak | ||
Aitor Beltrán | Mikel "Beltza" (Miguel Angel) | ETAko kidea. Kartzelan bera da komandoko arduraduna eta Juarezekin negoziatzen du. |
Arkaitz Gartziandia | ETAko kidea. | |
Xanti Agirrezabala | Iñaki | ETAko kidea. |
Yeray Vázquez | "Txispas" | Kartzelako salataria. Zaintzaileen nagusiak erosita dauka informazioa pasatzeko. |
Jon Olivares | Preso komuna. Diego "Fugas"en eta Julianen laguna. | |
Familiakoak | ||
Nerea Gorriti | Ana Duo | Peioren emaztea. |
Asier Hernandez | Julianen aita. | |
Miren Gojenola | Peioren ama. | |
Mikel Laskurain | Peioren aita. | |
Miren Arrieta | Mertxe Rojas | Diego "Fugas"en arreba. |
Kartzelako langileak | ||
Paco Revueltas | Juarez | Kartzelako zuzendaria da. Ez du arazo handirik nahi, kartzelaz aldatu eta Euskal Herritik joan nahi duelako. Mikel "Beltza"rekin negoziatzen du ETAko kideak kontrolatuta izateko. |
Pablo Viña | Kartzelako zaindarien arduraduna da. "Txispas" erosita dauka informazioa pasa diezaion. | |
Aitor Fernandino | Kartzelako zaindaria. | |
Asier Tartás | Kartzelako zaindaria. | |
Gabriel Ocina | Kartzelako medikua. | |
Mikel Martinez | Kartzelako zuzendariaren goikoa, nagusia. | |
Agertutako beste pertsonaiak | ||
Kepa Errasti | ETAko kidea eta Ana eta erakundearen arteko kontaktua. | |
Ina Juaristi | ETAko kidea. | |
Iñaki Beraetxe | Kepa | ETAko buruetako bat. Hendaian geratzen da Anarekin. |
Jose Kruz Gurrutxaga | ETAko kideen abokatua. |
Pertsonaiak atalez atal
aldatu- = Agertu da
- = Ez da agertu
Aktorea | Pertsonaia | Atalak | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
Iñigo Aranbarri | Peio Arzamendi | |||||
Xabier Perurena | Josean Uriondo | |||||
Xabi 'Jabato' Lopez | Diego Rojas "Fugas" | |||||
Aitor Borobia | Julian Izagirre "Juli" | |||||
Jon Ander Alonso | Xabi Garcia de Ibar | |||||
Aitor Beltrán | Mikel "Beltza" (Miguel Angel) | |||||
Arkaitz Gartziandia | ETAko kidea | |||||
Xanti Agirrezabala | Iñaki | |||||
Yeray Vázquez | "Txispas" | |||||
Paco Revueltas | Juarez | |||||
Pablo Viña | Kartzelako zaindarien arduraduna | |||||
Aitor Fernandino | Kartzelako zaindaria | |||||
Asier Tartás | Kartzelako zaindaria | |||||
Nerea Gorriti | Ana Duo | |||||
Asier Hernandez | Julianen aita | |||||
Miren Gojenola | Peioren ama | |||||
Mikel Laskurain | Peioren aita | |||||
Kepa Errasti | ETAko kontaktua | |||||
Ina Juaristi | ETAko kidea | |||||
Iñaki Beraetxe | Kepa | |||||
Jose Kruz Gurrutxaga | ETAko kideen abokatua | |||||
Miren Arrieta | Mertxe Rojas | |||||
Jon Olivares | Preso komuna | |||||
Gabriel Ocina | Medikua | |||||
Mikel Martinez | Kartzelako zuzendariaren goikoa |
Ekoizpena
aldatuXabier Zabaleta da telesailaren ekoizle eragilea, baita gidoilaria ere, Aitor Eneritz eta Asier Gerikaetxeberriarekin batera. ETBren oniritzia jaso aurretik beste toki batzuetan proiektua erakusten hasiak ziren.[2] Gidoilariek egiazko kontakizunak hartu dituzte oinarri, baina ekintza eta pertsonaia asko behar dramatikoen bidez sortuak dira, eta protagonisten izenak aldatu egin dituzte.[1]
Maite Iturbe EITBko zuzendariak Euskal Telebistak hiru telesail labur egiteko asmoa zuela iragarri zuen Eusko Legebiltzarreko kontrol batzordean, 2019ko martxoan.[3] Iragarpen horren ondoren EITBk ekoiztetxeentzako deialdia ireki zuen, eta Pausokak aurkeztutako proiektuari oniritzia eman zioten. Udan gidoiak lantzen eta azken ukituak emateari ekin zioten, telesaila 2019an estreinatzeko asmoz, nahiz eta Josu Bilbao ETBko fikzio arduradunak zailtasunak zeudela aurreratu zuen.[4]
2019ko irailean denboraldi berriko programazioa aurkeztu zutenean eskaini zituzten telesailaren lehen xehetasunak, eta grabaketak laster hasiko zirela adierazi zuten arduradunek.[5] Udazkenean zehar grabaketak burutu zituzten hainbat lokalizaziotan, tartean Segoviako kartzela zaharrean, Azpeitiko esklaben komentuan, Basauriko espetxe ondoko poliziaren egoitzan, Legazpiko tailer batean eta Hendaian.[2]
2019ko azaroan iragarri zuen ETBk telesailaren estreinaldia, aktoreen berri emanez, eta lehen irudiak ere eskaini zituzten. Abenduaren 15ean estreinatu zen ETB 1en, eta bost atalez osatuko da.[1]
Ikusleen kuota
aldatuBatez beste 16.000 ikus-entzule izan zituen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (%2,1eko ikusle kuota). 2019ko azaroan ETB1ek %2,2ko kuota bereganatu zuen, eta abenduan %1,9koa du batez beste. Bada beste datu kezkagarri bat, gainera: 25 eta 44 urte arteko herritarren artean %0,5eko ikusle kuota izan zuen telesailak. Hobea izan zen datua 13-24 urte arteko gazteen artean: %2,6koa. Bost atal izan zituen telesail berriak, abenduaren 15etik 19ra eman zituen ETB1ek, eta Nahieran zerbitzuan ikusgai daude.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «ETB 'Ihesaldia' telesaila prestatzen ari da» Euskal Irrati Telebista 2019-11-06 (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
- ↑ a b Urkizu, Urtzi. «ETB1ek 'Ihesaldia' telesaila estreinatuko du abenduan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
- ↑ Urkizu, Urtzi. «ETBk hiru telesail labur egingo ditu, bi eta lau atal artekoak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
- ↑ Urkizu, Urtzi. «1976an Basaurin eginiko ihes saioari buruzko telesail bat egingo du ETBk» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
- ↑ Urkizu, Urtzi. «"Alardearen ingurumarian" telesail bat egingo dute ETB1erako» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
- ↑ Urkizu, Urtzi. (2019-12-21). «'Ihesaldia' telesailak %2,1eko ikusle kuota izan du batez beste» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.