Intimidad euskal telesail dramatikoa da, Txintxua Filmsk Netflixentzat egina. Ingelesezkoa ez den Netflixeko telesailen artean gehien ikusi zena izan zen mundu osoan, ekainaren 13tik 19rako astean: 30,2 milioi orduz ikusi zuten Netflix plataformaren erabiltzaileek. Bigarrenak —Our Blues hegokorearra— izandako orduak halako bi.[1]

Intimidad
Jatorria
Sortzailea(k)Verónica Fernández
IzenburuaIntimidad
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
euskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Atalak8
Banatze bideastreaming eta eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoatelebista drama
Hizkuntzagaztelania
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Euskal Herria, Bilbo eta Arriatera
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jorge Torregrossa (en) Itzuli
Koldo Almandoz
[[Kategoria:Jorge Torregrossa (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Gidoigilea(k)Laura Sarmiento Pallarés (en) Itzuli
[[Kategoria:Laura Sarmiento Pallarés (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaTxintxua Films
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Netflix
Hasiera-data2022ko ekainaren 10a
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt14463542 Allocine: 28984 Rottentomatoes: tv/intimacy Netlix: 81149763Edit the value on Wikidata

Sinopsia

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Etorkizun oparoa izango duen politikari buruzko sexu-bideo bat da istorioaren ardatza, prentsara bidalia. Hori dela eta, lau emakumek bizitza publikoari eta pribatuari dagokienaren arteko marra mehea zapaldu beharko dute.

Fitxa teknikoa

aldatu
Konpainia ekoizlea Txintxua Films
Jatorrizko igorlea Netflix
Genero artistikoa film dramatikoa
Jatorrizko hizkuntza gaztelania (euskaraz hainbat elkarrizketa)
Atalak 8
Grabazio lekuak Bilbo eta Atxabiribil (Euskal Herria)
Hasiera data 2022ko ekainaren 10a
Jatorrizko ideia eta sortzaileak Verónica Fernandez eta Laura Sarmiento
Zuzendariak Jorge Torregrossa eta Koldo Almandoz
Produkzio exekutiboa Marian Fernandez, Laura Sarmiento eta Jorge Torregrossa
Gidoilariak Laura Sarmiento eta Jose Luis Martin
Produkzio zuzendaria Ander Sistiaga
Zuzendari koordinatzailea Iñaki Beraza
Argazki zuzendaria Javier Agirre
Arte zuzendaria Jaime Anduiza
Jatorrizko musika Aitor Etxebarria
Muntaia Ascen Marchena (AMAE) eta Alicia Gonzalez (AMAE)
Zuzeneko soinua Alazne Ameztoy, Joshua Durán eta Nacho-Royo-Villanova
Jantzien arduraduna Azegiñe Urigoitia
Makillajearen arduraduna Lola Lopez
Ile apaintzailea Itziar Arrieta
Kastingaren arduraduna Arantza Velez eta Paula Cámara

Aktoreak

aldatu

Protagonistak

aldatu

Bigarren mailako aktoreak:

aldatu

Atalak

aldatu
Zenbakia Izenburua Atalaren zuzendaria Atalaren gidoilariak Atalaren laburpena
1 «Medio mortal» Jorge Torregrossa Verónica Fernández eta Laura Sarmiento Bilboko alkatetzarako hautagaia den Malen Zubiri (Itziar Ituño) agertzen den bideo intimo bat filtratzen dute. Horrek bere irudi publikoa publikoki umiliatzen du. Bestalde, institutu bateko irakaslea den Begoñak (Patricia Lopez) albiste txar bat jasotzen du
2 «Posición / Exposición» Jorge Torregrossa Laura Sarmiento Alicia komisarioak (Ana Wagener) Aneren (Verónica Echegui) lankide ohiak galdekatzen ditu. Bestalde, Malenek egoerari aurre egitea erabakitzen du, bere alderdikideek aurka egiten diotenean prentsaurrekoan esan zuenagatik
3 «Prosopagnosia» Ben Gutteridge Laura Sarmiento eta José Luis Martín Iraganean, Malenek eta Césarrek (Eduardo Lloveras), beraien maitasun istorioa (maltzurra bada ere) bizi dute, eta Anek bere lankideen jazarpena jasaten du
4 «La caída» Ben Gutteridge Laura Sarmiento Begoñak Aneren bikotekide ohi batekin hitz egiten du, eta bere ahizparen iraganari buruz galdetzen dio. Césarri buruzko albisteak Malen hunkitzen du
5 «En funciones» Koldo Almandoz Laura Sarmiento eta José Luis Martín Malen bere lan berria hasten da. Leire (Yune Nogueiras) kezkatuta dago Xabik (Arnatz Puertas) mendekua hartu nahiko diolako. Begoñak Aneren lehengo lantokia bisitatzen du
6 «Sola» Marta Font Laura Sarmiento Aneren psikologarekin hitz egin ondoren, Begoñak egoerari aurre egitea erabakitzen du, espero ez zuen norbaiten babesarekin. Aliciak Malenen auzia ikertzen jarraitzen du, non hau heriotza mehatxuak jasotzen ere ari den.
7 «Mañana» Jorge Torregrossa Laura Sarmiento eta José Luis Martín Leire tartean dagoen ekintza batek zalantzak sortzen dizkio Maleni alabarekiko. Aliciak Aneren bikote ohiaren bila jarraitzen du, eta Mirenek (Emma Suarez) Gorkaren (Iñigo Aranburu) kontu zikinen bila
8 «Una decisión» Jorge Torregrossa Laura Sarmiento eta José Luis Martín Aliciak bere esfortzu guztia bideoaren filtrazioa egin zuen pertsona agerian uzteko eta Césarri egindako erasoa argitzeko jartzen du. Malenek erabaki garrantzitsu bat hartzen du bere arlo profesionalera begira

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.