Zergatik, Jamil?
Zergatik, Jamil? Patxo Telleriak idatzitako antzezlana da. Tartean teatroa konpainiak 2015ean produzitu zuen Mikel Martinez eta Eneko Sagardoi aktoreekin, zuzendariak Telleria bera eta Jokin Oregi zirela.[1]
Zergatik, Jamil? | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Patxo Telleria |
Argitaratze-data | 2015 |
Izenburua | Zergatik, Jamil? |
Argitaletxea | Booktegi |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | antzerkia |
Hizkuntza | euskara |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jokin Oregi Patxo Telleria |
Gidoigilea(k) | Patxo Telleria |
Antzezlea(k) | |
Argumentu nagusia | immigrazioa, paralisia eta erailketa |
Sinopsia
aldatuAzalpenik gabeko hilketa bat da antzezlanaren trama. Horren azpian pertsonaia bien barruko gatazka dago. Batetik Jamil, magrebiar jatorriko gazte bat (Eneko Sagardoi), ustez elbarritu bat odol hotzez hil duena, ohean zetzan gizagaixo babesgabe bat. Gaztearen “atzerritar”, “etorkin”, “moro” kondizioak herritarren sumindura areagotzen du. Bestetik Xabier, paralisi progresiboak jotako gizona (Mikel Martinez), gaixotasunari orain arte adore eta bizi pozaz aurre egin diona. Ezkondua, emazteak maite izan du, baina ez du jakin (edo ez du jakin nahi izan) senarraren borondatea ulertzen.[2]
Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri du Jamil. Poliziak esan dio ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akabatu duela; duela gutxira arte maitekiro zaintzen zuen gizona zen hori. Bere burua zintzoa dela uste arren, krimenik gorrotagarriena burutu du. Bere buruari galdetzen dio: “Zergatik, Jamil?”
Ez da drama gordin bat, suspense ariketa teatral suspergarri bat sortu du Telleriak. Ikuslearen aurreiritziek, gizartearen aurreiritziek hainbat suposizio eragingo dute, baina gizasemea jator aritzeko gauza da..[3]
« | Tartean teatroko komikotasunaren aldeko hautuak nolabaiteko ahanzturan utzi ditu 'Izarretako bitakora', 'Kontrabaxua' eta ia oharkabean igaro zen 'Kaio luma zikina' bezalako obra bikainak (azken hori Carlos Paneraren zuzendaritzapean), baina badirudi 'Zergatik, Jamil?' honekin bide berri bat irekitzen zaiola Mikel Martinezen erregistro dramatikoari eta, berarekin batera, euskaraz sortutako antzerki konbentzionalari. [...] Sagardoi gaztea indar handiz eta beraren merituengatik ari dela sartzen euskarazko antzerkiaren panoraman: urtebeteko epean 'Arkimedesen printzipioa', 'Arren ganbara eta emeen sotoa', 'Amodioaren ziega' eta 'Zergatik, Jamil?' interpretatzen ikusi dugu, eta haietan guztietan jakin izan du kemena eta nortasuna ematen proposamenari. | » |
—Agus Perez. Berria |
Galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ tartean.eus. Zergatik, Jamil? • Tartean Teatroa. (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ «Zergatik Jamil? — Booktegi» booktegi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ Perez, Agus. «Jamilen ustekabeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
Ikus, gainera
aldatu- Lingua Nabajorum. Euskararen historia txoroa (2014)
- Kontrabaxua (1988)
- Errementari (2018)
- Soinujolearen semea (2012)
- Cuando dejes de quererme (2018)
- Handia (2017)
- La higuera de los bastardos (2017)
- Argi (2015)
- Amaren eskuak (2012)
- Hil Kanpaiak
Kanpo estekak
aldatu- Zergatik, Jamil? antzezlana ikusteko Vimeo gunea. Covid-19 garaian ikusteko zabaldu zena
- 'Zergatik, Jamil?' antzezlanaren webgunea.
- 'Zergatik, Jamil?' antzezlanaren gidoia.