Miguel Ricardo de Alaba Eskibel, ezagunago Alaba Jenerala izenaz, (Gasteiz, 1772ko otsailaren 7a - Barèges, Frantzia, 1843ko uztailaren 14a) euskal militar, politikari eta diplomatikoa zen.

Miguel Ricardo Alaba


Espainiako Estatu Ministroa

1835eko irailaren 25a - 1835eko urriaren 4a
José María Queipo de Llano, 7th Count of Toreno (en) Itzuli - Juan Álvarez Mendizábal

De iureko Ministro Kontseiluko Presidentea

1835eko irailaren 14a - 1835eko irailaren 25a
José María Queipo de Llano, 7th Count of Toreno (en) Itzuli - Juan Álvarez Mendizábal

Espainiako Itsasarmadako ministroa

1835eko irailaren 14a - 1835eko irailaren 25a
José Vázquez de Figueroa (en) Itzuli - José Sartorio (en) Itzuli
ambassador of Spain to the United Kingdom of Great Britain and Ireland (en) Itzuli

1834 - 1841

Espainiako senataria



Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Ricardo de Álava Esquível
JaiotzaGasteiz1772ko otsailaren 7a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaBarèges1843ko uztailaren 14a (71 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Loreto de Arriola (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta militarra
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarralur armada
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakIberiar Penintsulako Gerra
Napoleondar Gerrak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Progresista

Bergarako Errege Mintegian ikasi zuen eta 1785 bere osabaren Infanteria Erregimentuan sartu zen 1790ean, Itsas-Armadan sartu arte.

Politikoki nahiz eta 1808an Josef Bonaparteren alde egin, gero frantziarrak borrokatu zituen Wellingtongo Dukearen laguntzailea izanda.

Gerra bukatu baino lehen Brigadier Jeneral bihurtu zen. Fernando VII.ak boterea berreskuratu zuenean, Alava atxilotu zuten baina laster irten zen presondegitik. Erregearen babesa berreskuratuta Hagan enbaxadore bihurtu zen 1815ean. Hori dela eta, Waterlooko batailan egon zen, izan ere, Waterloo eta Trafalgar batailetan izandako gizon bakarra da.

1820an, Arabako ordezkaria zen Madrilgo Gorteetan, non Exaltados partiduaren buru bihurtu eta 1822an Presidente. Fernando VII.a itzuli zenean, Alava lehendabizikoz Gibraltarrera eta gero Ingalaterrara ihes egin zuen Wellingtongo Dukearen babespean.

Fernando VII.a hil ondoren, Espainiara itzuli zen eta Maria Kristinaren alde egin zuen. 1834an Londresen eta 1835ean Parisen enbaxadore bihurtu zen. 1835ean Ministro-Kontseiluaren Presidentea izatea proposatu zioten baina gaitzetsi zuen, hala ere, hilabete batzuetan de iure Presidentea zen.

La Granjako matxinadaren ondoren, 1837ko Espainiako Konstituzioa sinatzea gaitzetsi zuen eta Frantzian erbesteratu zen, non 1843an Barègesen hil zen.

Haren omenez Gasteizko erdiguneko kale garrantzitsu batek bere izena darama.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Ricardo Alaba Aldatu lotura Wikidatan