Alaba Jeneralaren kalea

Gasteizko Alaba Jeneralaren kalea Zabalgunean dago. Gasteizko kale komertzial garrantzitsuenetariko bat da, arropa eta moda-osagarri denda asko daude.

Alaba Jeneralaren kalea
Alaba Jeneralaren kalea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′42″N 2°40′23″W / 42.84508543°N 2.67302681°W / 42.84508543; -2.67302681
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMiguel Ricardo Alaba


Izena aldatu

Gasteizko Guduan parte hartu zuen Alaba Jeneralaren omenez.

Kokapena aldatu

Becerro de Bengoa kalean hasten da eta Independentzia kalean amaitzen da. Dato kalea zeharkatzen du.

Luzera aldatu

370 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 25 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 32raino.

Historia aldatu

Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, 1868 urtean jaio zen Loma Jeneralaren plaza eta Dato kaleen arteko kalexka kale izatera igaro zenean. 1959an Independentzia kaleraino luzatu zen[2].

Azpiegiturak aldatu

Garraioa aldatu

Gasteizko tranbiaren linea guztiak kale honetatik igarotzen dira. TUVISAren linea gehienak ere kale honetatik igarotzen dira, geltokirik ez dagoen arren.


Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Kanpo estekak aldatu