Mendillorriko ur biltegia

Mendillorriko ur biltegia Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen ur biltegi bat da.

Mendillorriko ur biltegia
Iruñeko ur-biltegi zaharra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Historia eta erabilera
Irekiera1895
Arkitektura

Kokalekua

aldatu

Mendillorri auzoan dago, Uztarrozko Kontzejua kalean 2. zenbakian.

Inguruan parke zabalak (parke botaniko txiki bat), pasealekuak, zuhaiztiak eta behatokiak ditu.

Historia

aldatu

1895ean eraiki zen baina urteen poderioz beste bederatzi ur biltegirekin handitu zuten.

Eraikina

aldatu

Gaur egun Uren Etxea erakusketa gune bat da; horretan, modu dinamikoan eta erakargarrian, edatekoura lortzeko denboran zehar egin izan diren soluzioen berri ematen da. Inguruan lorategi zabala du, eta, besteak beste, kilometro bat baino luzeagoa den ibilbide botanikoa eta jokoak eta mahaiak dituen haurrentzako parke bat dago.

Uren Etxea Mendillorriko muinoan dago -aisiarako tokia izan da hori Iruñean -, eta bidaia kulturala eskaintzen du uraren hiriko zikloan zehar. Horretarako, "Uraren bidaia" erakusketa iraunkorra dago, bai eta maketak, ikus-entzunezkoak, "Hornikuntzaren historia" 3D-ko proiekzioa, eta zenbait joko interaktibo ere.

Hori guztia gutxi balitz, sei ur-biltegiak ere ikusten ahal dira -haietako bi 1895etik aurrera ari dira lanean-. Bertan bildutako ura Arteta eta Subitzako iturburuetatik eta Eugi eta Itoizko urtegietatik dator.

Lorategia

aldatu

BIltegiak Inguratzen dituen lorategi zabalean badira hainbat gune bisitarientzat. Lorezaintza iraunkorrezko gunea eta etxeko konpostajerako gunea daude ur-biltegitik gertu. Informaziorako eta ingurumen Heziketarako Zentroa (Uren Etxea) zabalik egoten da asteburuetan eta jaietan. Bisita gidatuak izaten dira eta lorategien zehar ibiltzen ahal da entzunezko gida batekin, bertako zuhaitz, zuhaixka eta hegaztien berri jasotzeko.[1]

Mendillorriko zuhaitzak eta zuhaixkak

aldatu

Ehun urte baino gehiagoan berrogeita zazpi espezie zuhaitz eta zuhaixka bildu dira parkean, unean uneko gustuen eta aukeren arabera. Hauek dira:

Mendillorriko hegaztiak

aldatu

Hamazortzi hegazti-espezie ikus daitezke lorategian. Guztiak dira Iruñerriko landa eta hiri ingurunekoak. "Hegazti" horietako bat, saguzarra, ugaztuna da baina. Hauek dira denak:

Erreferentziak

aldatu
  1. Mendillorriko ur-biltegiak. Natur ibilaldia.. Iruñerriko Mankomunitatea, 1-84 or..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu