Buztangorri ilun

Europako buztangorri-espeziea. Arrak lumaje gris iluna du, ia beltza. Emea arrea da. Biek dute buztan gorrixka nabarmena. Inguru harritsuetan bizi da, bai eta herri eta hiri handietan ere.

Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros) Muscicapidae familiako hegazti paseriformea da, hego eta erdialdeko Europan, ipar-mendebaldeko Afrikan eta Asian bizi dena[1].

Buztangorri ilun
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaMuscicapidae
GeneroaPhoenicurus
Espeziea Phoenicurus ochruros
Banaketa mapa
eta

Datu orokorrak
Zabalera25 cm
Kumaldiaren tamaina4,9
Errute denbora14 egun
Arrautza

Izenak dioen bezala, kolore iluneko txoria da. Burua eta bizkarra beltzak ditu eta azpialdea gris iluna da. Buztana gorri-laranja du. Emeak grisak dira erabat. 14 cm luze da eta 24 zentimetroko hego-zabalera du.

Hiri eta herrietako lorategietan eta mendialdean bizi da. Eraikinetako edo harkaitzetako zuloak baliatzen ditu belarrezko habiak ezartzeko. Intsektuak, fruituak eta haziak jaten ditu.

Taxonomia aldatu

Buztangorri ilunaren azpiespezieak hiru multzotan banatzen dira:
Phoenicurus ochruros phoenicuroides multzoa

  • Phoenicurus ochruros phoenicuroides
  • Phoenicurus ochruros rufiventris
  • Phoenicurus ochruros xerophilus

Phoenicurus ochruros ochruros multzoa

  • Phoenicurus ochruros ochruros
  • Phoenicurus ochruros semirufus

Phoenicurus ochruros gibraltariensis multzoa

  • Phoenicurus ochruros gibraltariensis
  • Phoenicurus ochruros aterrimus

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Svensson, Lars; Peter J. Grant (1999). Collins Bird Guide. Londres: HarperCollins


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.