Magnolia lore-handi
- Artikulu hau Magnolia lorandiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Magnolia (argipena)».
Magnolia lore-handia edo, gehienetan, magnolia soilik (Magnolia grandiflora) Magnolia generoko zuhaitza da, berez Amerikako Estatu Batuetako hego-ekialdekoa, baina mundu osoko parke eta lorategietan hedatua dagoena.
Magnolia lore-handi | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Magnoliales |
Familia | Magnoliaceae |
Generoa | Magnolia |
Espeziea | Magnolia grandiflora |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | southern magnolia (en) |
Izen generikoa, Magnolia, Montpellierko Lorategi Botanikoaren Pierre Magnol zuzendariaren omenez du zuhaitzak. Izen espezifikoak, grandiflorak, loreen tamaina handiari egiten dio erreferentzia.
Ezaugarriak aldatu
Hosto iraunkorreko zuhaitz bikaina da, eta 25 m garai izan daiteke. Kono eitea du magnoliak, eta adaburua zabala eta hostotsua da. Hazkunde motela du, eta bizia luzea.
Zurtoina – Azala aldatu
Zurtoina motza da. Azala grisa da, eta plaka txikitan zartatua.
Hostoak aldatu
Hostoak bakunak, alternatuak, larrukarak, obalak eta handiak dira; berde ilun distiratsuak gainaldetik, eta argiagoak azpialdetik.
Loreak aldatu
Magnoliak lehenbiziko landare loredunak izan ziren, segur aski; hortaz, lore motarik primitiboena dute, zuhaitzetakoetan primitiboena.
Loreak zuriak, oso handiak eta usaintsuak dira, eta bi-lau egun bakarrik irauten dute.
Fruituak aldatu
Habitata aldatu
Magnolia, jatorriz, iparramerikarra da, eta XVIII. mendean ekarri zuten Europara.
Klima epela du berezkoa.
Erabilera aldatu
Apaingarri gisa erabiltzen da parke eta lorategietan; izan ere, eite dotorea eta hostotza iraunkorra du, eta udan loratzen da.
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.