Karnaba, kardelina edo kardantxiloa (Carduelis carduelis) fringillidae familiako hegazti paseriformea da, Europa, iparraldeko Afrika eta Asiako basoetan bizi dena[1].

Karnaba
Carcar.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaFringillidae
GeneroaCarduelis
Espeziea Carduelis carduelis
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Carduelis carduelis map.png
Datu orokorrak
Masa1,53 g (pisua jaiotzean)
Zabalera0,24 m
Kumaldiaren tamaina4,92
Errute denbora14 egun

EzaugarriakAldatu

Linnaeusek deskribatu zuen lehenengo aldiz 1758an. Haren kontserbazio egoera ez da kezkagarria. 12-13,5 cm luze da eta 14 eta 19 gramo arteko pisua du. Itxian hazten bada, 8 eta 10 urte artean bizi daiteke. Oso kantu alaia du.

Identifikatzeko datuak:

  • Hiru koloreko burua du, eta aurpegiak maskara gorri bat darama.
  • Hego beltz eta horiak ditu.
  • Helduen lumatza: Burua. Oso bereizgarria da. Hiru koloreko itxura du, aurpegiak maskara gorriak, beltzak eta zuriak izan ditzake.
  • Gazteen lumatza: Hegoak helduenak bezalakoak dira.
  • Mokoa: Jaten duen janariari egokitua. Konikoa, lerdena, zorrotza, zurbil kolorekoa …
  • Gorputza. Aurrekoa zuria da eta atzekoa, okrea.
  • Hegoa.Oso bereizgarria du, hegan egitean nahiz hegoa adar batean jarrita egon.
  • Buztana. Beltza eta eskotatua da.

Emigratze zikloak:

  • Helduek osoa egiten dute, udan, uztailean.
  • Gazteek erdia egiten dute, udan, abuztuan.

BizilekuaAldatu

Baso ertzetan, sasitzetan, larretan, prest dauden lurretan, parketan, lorategietan, baratzetan eta, orokorrean, belarra duen edozein areatan, batez ere, han karduen (espezie elikagai gogokoena) ugaritasuna badago. Halaber, zuhaitzen presentzia minimoa bada. Erraz hazten da herri eta hirietan. Neguan ere zuhaitzik ez duten larreetan dago.

BanaketaAldatu

Espainian asko daude[erreferentzia behar], batez ere Mediterraneo inguruan. 800.000 eta 2.900.000 artean daude.

ElikaduraAldatu

Hazijalea da, hau da, ekilorez, kardu-haziz eta gariz elikatzen da gehienbat.

UgalketaAldatu

 
Carduelis carduelis carduelis

Normalean urtean bi alditan ugaltzen da: bospasei 6 arrautza erruten ditu, 12-13 egunetan inkubatuko dituenak.

KumeakAldatu

Kumeak habiakoak dira, hau da, arrautzetatik ateratzen dira guztiz eginda egon gabe. Aita-amengandik doaz jaio direnetik 15 egun pasatzen direnean.

HabiaAldatu

Habiaren gehiena emeak egiten du eta katilu itxura du. Adarren haitzurkuluetan[erreferentzia behar] jartzen da.

TaxonomiaAldatu

Karnabaren azpiespezieak bi multzotan banatzen dira:

Carduelis carduelis carduelis multzoa.
  • Carduelis carduelis balcanica
  • Carduelis carduelis brevirostris
  • Carduelis carduelis britannica
  • Carduelis carduelis carduelis
  • Carduelis carduelis loudoni
  • Carduelis carduelis major
  • Carduelis carduelis niediecki
  • Carduelis carduelis parva
  • Carduelis carduelis tschusii
Carduelis carduelis caniceps multzoa.
  • Carduelis carduelis caniceps
  • Carduelis carduelis paropanisi
  • Carduelis carduelis subulata

Linnaeusek hegaztiari Fringilla carduelis izen binomiala eman zion.

ErreferentziakAldatu

  1. BirdLife International (2004). Carduelis carduelis. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.