The Avengers (2012ko filma)
Marvel's The Avengers 2012ko superheroi filma da, Joss Whedon estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Marvel Comicseko izen bereko superheroi taldean oinarriturik dago. Robert Downey Jr., Chris Evans, Mark Ruffalo, Chris Hemsworth, Scarlett Johansson, Jeremy Renner, Tom Hiddleston, Clark Gregg, Cobie Smulders eta Stellan Skarsgård izan ziren antzezle nagusiak.
Filmak Marvel etxeko superheroi talde handia elkartu zuen: Thor, Hulk, Captain America eta Iron Man, besteak beste. Harrera beroa eduki zuen, aldeko kritika ugariak izan ziren eta emaitza ekonomikoa ere egundokoa izan zen. Haren jarraipena, Avengers: Age of Ultron, 2015ean estreinatu zen.[1]
Argumentua Aldatu
Nick Fury S.H.I.E.L.D. izeneko erakunde misteriotsuaren burua da, ustez munduan bakea lortzeko lan egiten duena. Captain America, Iron Man, Thor, Hulk, Hawkeye eta Black Widow elkarrekin lan egiten hastea lortu beharko du Furyk. Izan ere, Loki zitalak ahalmen ia mugagabea eta guztiz arriskutsua lortu du Kubo Kosmikoa eskuratu duenean. Mundu osoa arriskutan da, eta soil-soilik superheroien aliantza batek aurre egiten ahal dio hondamendiari.[2]
Aktoreak Aldatu
- Robert Downey Jr., Tony Stark / Iron Man
- Chris Evans, Steve Rogers / Captain America
- Mark Ruffalo, Bruce Banner doktorea / Hulk
- Chris Hemsworth, Thor
- Scarlett Johansson, Natasha Romanoff / Black Widow
- Jeremy Renner, Clint Barton / Hawkeye
- Tom Hiddleston, Loki
- Clark Gregg, Phil Coulson
- Cobie Smulders, Maria Hill
- Stellan Skarsgård, Erik Selvig doktorea
- Samuel L. Jackson, Nick Fury
- Gwyneth Paltrow, Pepper Potts
- Maximiliano Hernández, Jasper Sitwell
- Paul Bettany, Edwin Jarvis-en ahotsa.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Agote, Gontzal. Sail arrakastatsu baten hirugarren atala. Berria, 2013ko apirilak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-4-8).
- ↑ Agote, Gontzal. Superheroien 'dream team'-a. Berria, 2012ko apirilak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-4-10).
Kanpo estekak Aldatu
- The Avengers filmaren webgunea (Ingelesez)
- The Avengers filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The Avengers filmaren irargarkia ikusgai (Ingelesez)