Lau Izugarriak
Lau Izugarriak[1] (ingelesez: Fantastic Four) Marvel Comics etxeko komikietako super-heroi taldea da. 1961ean Stan Lee eta Jack Kirby komikigileek sortu zituzten. Lehenbiziko aldiz 1961eko azaroko The Fantastic Four #1 komikian agertu ziren.
Lau Izugarriak | |
---|---|
Marvel Unibertsoa | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Stan Lee eta Jack Kirby |
Ageri den obrak | ikusi
|
Lan eratorriak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Bestelakoak | |
Etsaiak | Doctor Doom, Galactus, Annihilus (en) , Super-Skrull (en) , Thanos, Ultron, Wizard (en) , Red Ghost (en) , Puppet Master (en) , Mad Thinker (en) , Rama-Tut (en) , Mole Man (en) , Diablo (en) , Terrax (en) eta Frightful Four (en) |
marvel.com… |
Lau Izugarriak taldea sortu zuten jatorrizko lau pertsonaiek espazioan misio batean erradiazio kosmikoaren eraginpean jarri zirenean super-botereak lortu zituzten. Mister Fantastic (Reed Richards), Invisible Woman (Susan "Sue" Storm), Human Torch (Johnny Storm) eta Thing (Ben Grimm) pertsonaiek osatzen dute taldea.
Komikietan ez ezik, beste ikus-entzunezkoetan ere agertu da: telebistan bere telesaila izan zuten (ETB 1ean emandakoa) eta baita Fantastic Four (2005)[2] and Fantastic Four: Rise of the Silver Surfer (2007) filmak ere.
Erreferentziak
aldatu- ↑ EiTB. (2010/11/28). Getxoko IX Komiki eta Manga Azokaren azken txanpa. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Lau superheroien erdipurdiko abenturak» Berria 2010-05-05.[Betiko hautsitako esteka]