Ant-Man and the Wasp
Ant-Man and the Wasp (euskaraz Txingurri-Gizona eta Liztorra), 2018ko Peyton Reed estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako superheroi film bat da. Marvel Comics estatubatuar komiki argitaletxearen Ant-Man eta Wasp superheroien komikietan oinarritua dago. Paul Rudd, Evangeline Lilly, Michael Peña, Walton Goggins, Bobby Cannavale, Judy Greer, Tip "T.I." Harris, David Dastmalchian, Hannah John-Kamen, Abby Ryder Fortson, Randall Park, Michelle Pfeiffer, Laurence Fishburne eta Michael Douglas aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuCaptain America: Civil War filmaren gertaeren ondoren, Scott Lang (Paul Rudd) superheroi eta aita izatearen aukeraketaren ondorioei aurre egin beharko die. Bere etxeko familiaburuaren bizitza eta Ant-Man superheroia izatearen erantzunkizunen arteko oreka topatzen saiatzen den bitartean, Hope van Dyne (Evangeline Lilly) eta Hank Pym (Michael Douglas) doktorearekin misio garrantzitsu bati ekingo dio. Scottek txingurri-gizonaren jantzia berriz ere jarri eta Liztorrarekin elkarlanean iraganeko sekretuak argitzen sasiatuko dira.
Aktoreak
aldatu- Paul Rudd : Scott Lang / Txingurri-Gizona
- Michael Douglas : Henry « Hank » Pym
- Evangeline Lilly : Hope van Dyne / Liztorra
- Walton Goggins : Sonny Burch
- Hannah John-Kamen : Mamua
- Bobby Cannavale : Paxton
- Michael Peña : Luis
- T. I. : Dave
- Judy Greer : Maggie
- David Dastmalchian : Kurt
- Michelle Pfeiffer : Janet Van Dyne
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)