Harrespil
- Artikulu hau harrespil, jentil baratze edo cromlechari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jentilbaratza (argipena)».
Harrespil edo cromlecha harri eta zutarriekin zirkulu edo elipse bat osatuz eraikitzen den monumentu megalitiko mota bat da. Euskal Herrian ugari dira mota honetako megalitoak, Pirinioetako mendilerroan eta inguruan. Luzaroan uste izan da Oria eta Leitzaran bailara zutela mugatzat, bailara hauetatik mendebaldera ez baitzen harrespilik aurkitu, edo oso adibide bakanak agertzen ziren[2]. Azken urteetan, ordea, Aralarren egin diren ikerketei esker, Leitzarango bailaraz haratago harrespilak egin zirela ikusi da[3]. Gainera, 2022an, Bizkaiko lehen harrespilak aurkitu zituzten Oiz mendian[4].
Euskal mitologian, bestalde, toki bereziak ziren; hain zuzen, jentil-baratze edo mairu-baratze izenez ere esaten zaie, horien eraikuntza jentil edo mairuei egozten baitzitzaien.
Erresuma Batua, Frantzian, Danimarkan eta Suedian ere zabaldurik daude, nahiz eta ez diren Pirinioetako harrespilen berdinak. Frantzia iparraldekoak, kasu, ez dute hildakoren aztarnarik. Izatez, izen ezberdinak erabiltzen dira ikerketetan, eta Pirinioetan aurki daitezkeen egiturak aipatzeko "Pirinioetako cromlechak" esamoldea erabili ohi da. Gainera, "cromlech" izena, jatorriz, galesa da, eta trikuharria izendatzeko erabiltzen zen tradizionalki.
Ezaugarriak eta funtzioa
aldatuPirinioetako mairu-baratze bakoitzak hildako bakar baten errautsak ditu, eta hori ere bada nabarmentzekoa, beste toki batzuetan hilobiak kolektiboak izaten zirelako. Harrespila batzuk taldetan azaltzen dira, baina normalean ez dira oso talde handiak izaten, eta gehienak bakarka daude.[5]
Eztabaida dago harrespilak eraikitzeko asmo eta helburuei buruz: batzuek uste dute hilobi gisa erabili[6] zirela eta baita lur eremu bat markatzeko, baina beste batzuentzat gizataldeen biltoki eta astronomia behatoki moduan ere interpretatu da.[erreferentzia behar]
Oteizaren hutsaren teoria
aldatuJorge Oteiza eskultore eta arte-teorilariak sarritan hitz egin zuen harrespilen estetikari buruz, batez ere Quousque Tandem...! saiakera liburuan. Bertan, euskal pentsaera eta estetikaren ezaugarri nagusiak bilatzen saiatu zen historiaurreko artean erroak aurkituz. Lehen euskal gizakiak mundua huts-aren bidez sumatzen zuela zioen, huts eta harro hitzen etimologia-estetikoa eta harrespilen barneko espazio ireki baina mugatua aztertuz.
Euskal Herriko zenbait harrespil
aldatu- Abartan Izkoa harrespilak. Baztan bailara. Nafarroa Garaia
- Abartango Zelaia tumuludun harrespila.
- Agina harrespilak. Nafarroa Garaia.
- Algorrieta harrespila.
- Altsoroi harrespilak. Etxalar. Nafarroa Garaia.
- Altxista harrespila.
- Amunola harrespila.
- Argibel I harrespila.
- Argibel II harrespila.
- Argibel III harrespila.
- Arleorko Zabala lepoan dauden lau harrespilak.
- Arrikolota harrespila. Etxalar. Nafarroa Garaia.
- Arritxurieta harrespila.
- Arritxurietako Gaina harrespila.
- Azpegiko lepoa harrespila. Azpegi, Irati. Nafarroa Garaia[7].
- Baraxar Pagoxar harrespila. Goizueta, Artikutza eta Arantza aldea. Nafarroa Garaia[8].
- Basate harrespila.
- Boreiko Harri 1 harrespila.
- Boreiko Harri 2 harrespila.
- Boreiko Harri 3 harrespila.
- Egiar harrespilak.
- Elorregiko lepoa harrespila.
- Elorrietako Gaina harrespila.
- Errekaleku harrespil multzoa.
- Eteneta I (multzo megalitikoa). Adarra mendian. Gipuzkoa.
- Eteneta II (multzo megalitikoa). Adarra mendian. Gipuzkoa. Aurrekoarengandik 250 bat metrora.
- Etzelako harritxuriak.
- Gorospilgo lepoa harrespilak.
- Guardiko Lepoa harrespila.
- Gurutzako Lepoa harrespila. Lesaka. Nafarroa Garaia.
- Andiamendi-Mokorretako harrespilak. Makea, Lapurdi[9]
- Iturzurigana. Oiz mendia. Bizkaia.
- Izu Hegoalde harrespilak.
- Izu Gaina harrespilak.
- Izurriztiko Bizkarra harrespilak Artikutza, Arantza inguruan, Nafarroa Garaian.
- Izurriztiko Egia harrespilak Artikutza, Arantza inguruan, Nafarroa Garaian.
- Izurriztiko Lepoa harrespilak Artikutza, Arantza inguruan, Nafarroa Garaian.
- Jaizkibelgo estazio megalitikoan:
- Jentilbaratza, Aranoko harrespil-multzoa. Nafarroa Garaia.
- Katillegiko lepoa harrespilak.
- Kauso I harrespila.
- Kauso II harrespila.
- Luurtzuko lepoa harrespila.
- Mehatseko Bizkarra harrespila.
- Mehatseko Lepoa harrespila.
- Meatzu Ekialde harrespilak.
- Meatzu Mendebalde harrespilak.
- Mendizorrotz I harrespila. Mikelaitzondo izeneko gunean (Donostia, Gipuzkoa)
- Mendizorrotz II harrespila. Mikelaitzondo izeneko gunean (Donostia, Gipuzkoa)
- Mulisko Gaineko harrespilak.
- Munerre harrespila.
- Muntto harrespila.
- Oieleku Hego harrespila. Oiartzun, Gipuzkoa.
- Oieleku Ipar harrespila. Oiartzun, Gipuzkoa.
- Olari harrespila.
- Olariaga harrespilak.
- Okabe harrespila, Donibane Garazi hego-ekialdean. Nafarroa Beherean.
- Organbideko harrespila.
- Orizki harrespilak. Etxalar. Nafarroa Garaia.
- Pagoieta harrespilak. Etxalar. Nafarroa Garaia.
- Probazelaiburu 1. Oiz mendia. Bizkaia
- Soalar harrespilak.
- Urkullu Txiki Egia harrespila.
- Zaho 1 tumuludun harrespila.
- Zaho 2 tumuludun harrespila.
- Zaho 3 tumuludun harrespila.
- Zaho Ekialde tumuludun harrespila.
- Zaria I harrespila.
- Zaria II harrespila.
- Zaria III harrespila.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Kondaira. (Noiz kontsultatua: 2017-11-21).
- ↑ Ezaguna da Mendiluzeko harrespila, Arabako Entzia mendilerroa
- ↑ Alustiza, José Antonio Mujika; García, Jaione Agirre; Muñoz, Erik Arévalo; Fito, José Miguel Edeso; Galarraga, Ane Lopetegi; Heredia, Iñigo Orúe Beltrán de; Díaz, Sebastián Pérez; Alonso, Mónica Ruiz et al.. (2018). «El conjunto de círculos pirenaicos de Ondarre en la Sierra de Aralar (Gipuzkoa): de monumento funerario a hito ganadero» Munibe Antropologia - Arkeologia (69): 191–210. ISSN 1132-2217. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
- ↑ «[BIDEOA Oiz mendian Bizkaiko lehenengo cromlechak aurkitu dituzte, Burdin Aroko hilobi-monumentuak - Durangaldea»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
- ↑ Ana, Galarraga Aiestaran. (2004). «Mairubaratzak. Pirinioetako harrespilak liburuaren aurkezpena» zientzia.eus (Elhuyar) https://zientzia.eus/artikuluak/imairubaratzak-pirinioetako-harrespilaki-liburuare/.
- ↑ Peñalver, Xabier; San José, Sonia. (2003). Burdin Aroko herri harresituak Gipuzkoan. in: Bertan. Gipuzkoako Foru Aldundia, 66 or. ISBN 84-7907-422-1..
- ↑ «AZPEGIKO LEPOA harrespila | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
- ↑ «BARAXAR PAGOXAR harrespila | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
- ↑ «ANDIAMENDI - MOKORRETA | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
Ikus, gainera
aldatuBibliografia
aldatu- Jacques Blot (1989). «Bilan de vingt années de recherches protohistoriques en Pays basque de France. Hommage au Musée Basque» In: Bulletin du Musée Basque. Edición extraordinaria, 21–70. or.
- Zenbait Egile (1991). «Dolmens, cromlechs, tumuli: naissance du pastoralisme». In : Le Pays de Cize. Baigorri, Ed. Izpegi, 45-62. ISBN: 978-2909262000.
- Peñalver Iribarren, Xabier (2011). Dolmenes, cromlech y menhires. Txertoa. ISBN: 9788471484918
- Briard, Jacques (2000), Les cercles de pierres préhistoriques en Europe, Paris, Éditions Errance, 2000, 128 or. (ISBN 2877721930)
- Le Roux, Charles-Tanguy (2006). Pierres dressées dans l'ouest de la France, dans Roger Joussaume, Luc Laporte, Chris Scarre, , vol. 2, Bougon, Musée des Tumulus de Bougon, 2006, 830 p. (ISBN 2911743229), 547-567 or.
Kanpo estekak
aldatu- "Cromlech, baratzak, cercle de pierres" Imago Pirenaey. Atlas histórico de los Pirineos en la Antigüedad. 2011-03-27.
- Blot, J. (1997): "Cículos de piedra o baratze en el País Vasco Norte". Kobie, 24. 33-67 or.
- Monumentu megalitikoak. Zerrenda. Euskal Herria.
- Juan Mari Martínez Txoperena: Listado de cromlech Megalitos pirenaicos.