Ireki menu nagusia

Quousque tandem....!, euskal arimaren interpretazio estetikoa (gaztelaniaz Quousque Tandem...!, interpretación estética del alma vasca) 1963an Jorge Oteizaren euskal arimaren interpretazio estetikoari buruzko saiakera da. Bertan, historiaurreko artea eta bere garaikoa alderatu zituen.

Quousque tandem....!
Datuak
Idazlea Jorge Oteiza
Argitaratze-data 1963
Generoa Saiakera
Jatorrizko izenburua Quousque Tandem...!, interpretación estética del alma vasca
Hizkuntza gaztelania
ISBN 8471480034

Izenburua latina da, Zizeronek egindako "Quousque tandem (abutere, Catilina, patientia nostra) ?" esaldi historikotik dator eta euskaraz "Noiz arte (abusatuko duzu gure pazientziaz, Katilina) ?" esanahia du, bere helburua euskal arima hiltzen ez uzteko, errespetatu eta errekuperatzeko noiz arte itxaron behar den oihukatzea zen. Liburu hau eskulturaren esperimentazioa 1959an amaitu eta handik gutxira idatzi zuen bere ondorioen berri zabaltzeko. Liburuaren azken bertsioa 2007an Jorge Oteiza Museo Fundazioak argitaratu zuen "edizio kritiko" moduan liburua eguneratzeko asmotan.

LaburpenaAldatu

HitzaurreaAldatu

Lehenengo hitzaurrean Europar eta espainiar guztiek haien jatorri euskalduna, arima euskalduna, ezagutu eta errespetatu behar dutela dio, baita euskaldunek ere.

1970ko hitzaurrean itxaropena galdua erakusten du, euskal artisten lana bideratzen saiatu izana porrota izan zela aitortzen du. Bere bizitza dirua irabazten edo artearen merkataritzan ez galdu izanaz pozten da. Jada nekatua dago, borrokan jarraitzeko gogo gutxirekin.

1993ko 6.argitalpenean liburuaren helburua lortzeko itxaropena jada galdua du, izan ere izenburuari berari jada ezertarako balio ez duen liburua azpititulua jarri zion.

LiburuaAldatu

  • Artearen helburua artista sortzea da, artistak bere garaia ikusi eta ulertzen du artearen esperimentazioari esker, artistaren helburua gizartea zerbitzatzea da.
  • Artearen historia amaiera bilatzean datza, amaierara iritsitakoan onartzen jakin behar da. Amaitzen ez den artea dekorazioa da, saltzeko bihurtutako produktua ez da benetako artea. Hutsa topatzea da artearen gailurra.
  • Harrespilak neolitiko garaian euskaldunek estilo amaitua, hutsa lortu zuten froga direla dio. Harrespilek paisaiari gizakiaren neurria ematen omen diote. Hutsunea topatzea beharrezkoa da arima indibidualak sortzeko, haiekin gero arima kolektiboa sortzeko. Hutsunea topatzen duenak bi arima omen ditu.
  • Euskal arima galtzen ari garela, baina neolitikoa gertu dugula eta bi arimak berreskuratu ditzakegula dio (neolitikotik 80 bat amona besterik ez zaizkigu pasa). Euskara euskal arimaren funtsa, izaera dela dio, baina arima galduz gero edozein hizkuntzatan mutu izango garela.
  • Euskara bera euskal arima galtzen ari dela dio. Euskaraz idatzi gabe euskal arimarekin idatzi daiteke, baina horren ordez euskaraz baina euskal arimarik gabe idazten dela. Lehenik beraz, arima euskalduna eta gero euskara berreskuratu behar da, ez alderantziz.

Kanpo estekakAldatu