Mirogoj hilerria (kroazieraz: Mirogoj) hilerri parkea da, Zagreb hirian, Kroaziako eta Europa garrantzitsuenetariko bat da. Benetako kaleko museoa da eta turistentzat derrigorrezko bisita.

Mirogoj hilerria
Mirogoj
Kokapena
Estatu burujabe Kroazia
Town in CroatiaZagreb
Districts of ZagrebGornji Grad–Medveščak
Koordenatuak45°50′08″N 15°59′04″E / 45.83569°N 15.98444°E / 45.83569; 15.98444
Map
Historia eta erabilera
Erabakiak hartzea 1872
Erosketen kudeaketa 1873
Inaugurazioa1876ko azaroaren 6a
JabeaZagreb
Arkitektura
ArkitektoaHermann Bollé (en) Itzuli
EstiloaArkitektura historizista
Azalera72,4 ha
Ondarea
Z-1526
Webgune ofiziala

Ezaugarriak aldatu

Hilerria Medvednica mendiaren magalean egina dago, Zagrebeko erdigunetik lau kilometrotara. 28.000 m²ko zabalera du eta bertan Kroaziako pertsonalitate nagusiak daude lurperatuta. Hilerri honetan talde erlijioso askotariko pertsonak lurperatuta daude: kristauak, ortodoxoak, musulmanak, protestanteak, agnostikoak... Hilerria inguratzen duten arkupetan kroaziar ospetsuen hilobiak ikus daitezke. Hilerria 1876an eraiki zuten, Ljudevit Gaj hizkuntzalariaren lurretan. Hermann Bollé arkitektoak eraikuntza nagusia diseinatu zuen. Arkupeen, elizaren eta kupulen eraikuntza 1879n hasi ziren. Lanak 1929an bukatu ziren. Hilobi asko eskultore ospetsuen lanak dira, besteak beste, Edo Murtić, Ivan Meštrović, Markus Sutej, Antun Filipović...

Lurperatutako pertsonalitateak aldatu

Galeria aldatu

Kanpo estekak aldatu