Krapina Krapina-Zagorje eskualdeko hiriburua da. Kroaziaren iparraldean kokaturik dago Zagrebetik eta Varaždinetik 55 kilometrotara.

Krapina
Krapina
town in Croatia (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboa Krapina-Zagorje eskualdea
Izen ofizialaKrapina
Jatorrizko izenaKrapina
Posta kodea49000
Geografia
Koordenatuak46°09′32″N 15°52′28″E / 46.1589°N 15.8744°E / 46.1589; 15.8744
Map
Azalera47.7 km²
Altuera203 m
Demografia
Biztanleria11.530 (2021eko abuztuaren 31)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea241,72 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia049
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
krapina.hr

Historia aldatu

1899. urtean Krapina ondoan dagoen Hušnjak muinoan Dragutin Gorjanović-Kramberger arkeologo kroaziarrak Neanderthalgo gizakiaren 800 fosil inguru aurkitu zituen. Bi urtetik 40 urtetako adin bitarteko hogei gizakiren hezur fosilizatuak ziren, duela 80.000 edo 50.000 urte bizi izan zirenak. Homo krapinensis izena eman zitzaien.

Bestalde, Krapina 1193tik ezagutzen da. Bertan eraiki zituzten hiru gaztelu Kroaziako zein Hungariako agintariek.

Kultura aldatu

Ljudevit Gaj Kaprinan jaio zen. Kaprinako iraultzailea izan zen eta 1850an kroazieraren gramatikaren bertsio berria sortu zuen. Bere etxea bisita daiteke gaur egun.

Kajkavskih popevki jaialdia ospatzen da urtero. Bertako dialektoan egindako abestiak kantatzen dira.

Ondasun nabarmenak aldatu

Krapinatik kilometro bakarrera Trški Vrh herrixka dago eta bertan Jerusalemko Done Mariaren eliza barrokoa dago.

Kanpo estekak aldatu