Ireki menu nagusia

Karlovac (alemanieraz Karlstadt, hungarieraz Károlyváros) izen bereko eskualdeko hiriburua da, Kroaziaren erdialdean kokaturik dagoena..

Karlovac
Karlovac
 Kroazia
Karlovac - pogled na Zvjezdu.jpg
Vlag karlovac.gif
Administrazioa
Herrialdea  Kroazia
Probintzia Karlovac
Alkatea Damir Jelić
Izen ofiziala Karlovac
Jatorrizko izena Karlovac
Posta kodea 47000
Geografia
Koordenatuak 45° 29′ 35″ N, 15° 33′ 21″ E / 45.493055555556°N,15.555833333333°E / 45.493055555556; 15.555833333333Koordenatuak: 45° 29′ 35″ N, 15° 33′ 21″ E / 45.493055555556°N,15.555833333333°E / 45.493055555556; 15.555833333333
Karlovac hemen kokatua: Kroazia
Karlovac
Karlovac
Karlovac (Kroazia)
Croatia location map, Karlovac county.svg
Azalera 401 km²
Altuera 112
Demografia
Biztanleria 53.134 bizt. (2015)
Metropolia 55.981
Dentsitatea 132,17 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1579-07-13
Telefono aurrizkia 047
Ordu eremua Europa Erdialdeko Udako Ordua eta Europa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuak Alessandria, Sofia, Erzsébetváros Itzuli, Kansas City eta Kragujevac Itzuli
Matrikula KA
http://www.karlovac.hr/

Eduki-taula

GeografiaAldatu

Eskualdeak barneko eta kostaldeko Kroazia elkartzen ditu. Karlovac Zagreb eta Rijeka arteko autopistak zeharkatzen du, Zagreb 56 kilometrotara eta Rijeka 130era dituelarik.

HistoriaAldatu

 
Karlovac-eko izar itxurako gotorlekua

Izenak Karlosen hiria esan nahi du, Karlos II.a Austriakoak sortu baitzuen 1579an Austriar Inperioaren hegoaldea otomandarren erasoetatik babesteko. Kupa eta Korana ibaiek bat egiten duten tokian eraiki zen sei puntako izarraren itxurako gotorlekua. Hiria handituz joan ahala Mrežnica eta Dobra errekak ere hartu zituen.

Zazpi aldiz saiatu ziren otomandarrak hiria hartzen, azkena 1672an, baina ez zuten sekula lortu. Baina 1594ko suteak hiriaren zati handiena erre zuen eta 1773ko izurri pneumonikoak biztanleriaren erdia hil zuen.

XX.mendean hiriaren garrantzia gutxituz joan zen eta Kroaziaren independentziaren gerran oso kaltetua gertatu zen.

EkonomiaAldatu

Tradizionalki Karlovačko garagardoaren ekoizpena izan da hiriko industria handiena. 2000 urtetik aurrera ordea armagintzan diharduen HS Produkt enpresa da hiriko garrantzitsuena.

Ondasun nabarmenakAldatu

Karlovac hiriak bi ezizen ditu, Lau ibaien hiria eta Parkeen hiria. Parkeak aintzinako gotorleku militarrean eraiki dira eta Ginkgo zuhaitz bat da bertako altxorra.

Hiriaren gainaldean Dubovac gaztelua dago, XIII mendean eraikitakoa.

IruditegiaAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlovac