Liburuaren historia luzea da, izan ere Aro modernoan Johannes Gutenbergekin hasten da XV. mendean. Inprimatutako lehen liburua Biblia izan zen, arrakasta handiena izango zuen liburua zela uste zutelako. Gutenbergen Biblia, 42 lerroko Biblia edo Mazarinoren Biblia izenekin da ezaguna.[1]

Liburuen eskultura Berlinen.

Inprentaren aurrekaria xilografia izan zen. XV. mendearen hasieran erabiltzen zen lamina edo orrialde gutxi batzuk zituzten liburuak inprimatzeko (20 eta 50 orriren artean). Tipo higigarriak erabiltzen hasi zirenean, xilografia liburuak inprimatzeko sistema gisa baztertua izan zen.

Hasiera batean inprimatutako liburuek eskuizkribuen itxura erreplikatzen saiatzen ziren, material berberak erabiliz (tintak, pergaminoak). Halere, pergaminoa garestia zen eta ez zen egokia liburuak inprimatzeko, eta paperak ordeztu zuen berehala.

Azken urtetan, Internetek protagonismoa kendu dio liburu tradizionalari, eta hainbaten ustez paperezko formatua desgertzeko arriskuan dago. Hala ere, urtero milaka liburu argitaratzen dituzte oraindik. Adibidez, 1995ean Frantzian 34.766 lan kaleratu zituzten, eta 1996an Espainian 46.330.

Kronologia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo Loturak aldatu

  • eGaroa Gaur egungo literaturak bizi duen egoera isladatzen den liburudenda.

Kanpo estekak aldatu