Laura Vilagrà

politikari espainiarra

Laura Vilagrà Pons (Sampedor, Bartzelona, Katalunia, 1976ko uztailaren 3a) bartzelonar politologoa eta politikaria da, Kataluniako Generalitateko lehendakariordea.[1] Sampedorreko alkatea izan zen 2003 eta 2015 artean, baita Kataluniako Parlamentuko diputatua ere. Zenbait lurralde-kargutan aritu da Esquerra Republicana de Catalunyako (ERC) kide gisa eta gerentzia-esparruan.[2][3]

Laura Vilagrà

(2021)

7. Kataluniako presidenteordea

2024ko urtarrilaren 23a -
Jordi Puigneró i Ferrer

Kataluniako Generalitateko Lehendakaritza Sailburua

2021eko maiatzaren 26a -
Meritxell Budó i Pla

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2021eko martxoaren 12a - 2021eko uztailaren 23a - Ángeles Llive Cruz (en) Itzuli
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2021eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

territorial delegate of the government in Central Catalonia (en) Itzuli

2016ko urtarrilaren 19a - 2017ko urriaren 31
Juli Gendrau Farguell (en) Itzuli - Alba Camps Roca (en) Itzuli

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2006ko abenduaren 5a - 2011ko ekainaren 28a

mayor of Santpedor (en) Itzuli

2003ko ekainaren 14a - 2015eko ekainaren 13a
Josep Santamans i Gubianas (en) Itzuli - Xavier Codina i Casas (en) Itzuli
comarcal councillor of Bages (en) Itzuli

1999 - 2003

Q63248087 Itzuli

1999 - 2015
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLaura Vilagrà i Pons
JaiotzaSantpedor1976ko uztailaren 3a (47 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Bartzelona
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Ezker Errepublikanoa

IMDB: nm12597322 Facebook: lauravilagra Twitter: LauraVilagrPons Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Prestakuntza akademikoa eta lanekoa aldatu

Laura Vilagrà Pons Bages eskualdeko Sampedor herrian jaio zen, 1976ko uztailaren 3an. Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB), merkataritza eta turismo sustapenean espezializatu zen. Ondoren, Zuzendaritza Publikoko masterra egin zuen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Goi Eskolan (ESADE). Bere jaioterriko Igeriketa Klubaren bidez igeriketari lotua, kirol monitore gisa aritu zen. Òmnium Cultural taldeko kidea da.

ERCko udal hautetsien aholkulari politiko gisa lan egin du. Ikerketa eta gazte ekintzaileentzako Berrikuntza Teknologikorako Departamentuarteko Kontseiluaren (CIRIT) saria jaso zuen. 2018ko martxoan, Comabellako Santa María Tutoretza Fundazioaren gerentzia hartu zuen. Fundazio hori buru-gaixotasuna, adimen-ezgaitasuna edo zahartzea dela-eta legez ezgaituta dauden pertsonak babesteko eta ikuskatzeko erakundea da.[4]

Ibilbidea eta kargu politikoak aldatu

Vilagrà Pons Kataluniako Ezker Errepublikanoko (JERC) Gazteriaren Zuzendaritza Nazionaleko kide eta 2001 eta 2002 bitartean Politika Instituzionalen arduradun bihurtu zen. 1999. urtean Sampedorreko Udaleko zinegotzia izan zen lehen kargu politikoan. Udalerri horretako alkatea izan zen hiru legegintzalditan jarraian, 2003tik 2015era bitartean. Orduan, eta hasieran, Katalunian alkatetza bat betetzen zuen pertsonarik gazteena zen. Bere kontura utzi zuen alkatetza, hauxe alegatuta: «ona da buruzagitzak betiko ez izatea, aldatzea komeni da». Aldi berean, Bages-eko eskualde-kontseilaria izan zen 1999 eta 2003 bitartean, Lurralde Politikako eta Ingurumeneko idazkaria 2008 eta 2009 bitartean, eta Kataluniako Parlamentuko diputatua bi legegintzalditan, 2006 eta 2011 bitartean. Etapa horiek amaitu ondoren, 2016. urtean Kataluniako Generalitatearen Gobernuaren lurralde-ordezkari izendatu zuten Mallorcaren lurralde-eremu funtzionalean, eta 155 delakoa aplikatu arte.[5][6]

2019ko irailean, Vilagrà Pons Bagesko Eskualde Kontseiluko gerente izendatu zuten. 2020ko azaroan, Kataluniako 2021eko Parlamenturako hauteskundeetarako ERCren zerrendan bigarren postua betetzeko hautatu zuten, Pere Aragonès legelaria ordura arte Kataluniako Gobernuko lehendakariordea zela.[1] 2021eko martxoan hasitako XIII. legegintzaldian berriz izan zen diputatu Kataluniako Parlamentuan.[7][8]

2021eko maiatzaren 25ean Lehendakaritzako kontseilari izendatu zuten Pere Aragonèsen Kataluniako 2021-2015 Gobernuan Meritxell Budóren ordez.[9] Hala ere, aurreko Governen Budó izan bazen ere, ez zuen bozeramaile kargua bete. Lan horrertarako ekainaren 1ean izendatu zuten Patrícia Plaja.[10]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • Ikerketa eta gazte ekintzaileentzako Berrikuntza Teknologikorako Departamentuarteko Kontseiluaren (CIRIT) saria.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Baquero, Camilo S.. (2024-01-24). «Laura Vilagrà, la nueva vicepresidenta catalana que salió de la cantera de ERC» El País (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  2. «Perfil i trajectòria professional dels alts càrrecs de l’Administració del Consell Comarcal del Bages» Consell Comarcal del Bages 10 octubre 2019.
  3. Laura Vilagrà Pons. .
  4. (Katalanez) Redacció. (2021-05-25). «[PERFIL Laura Vilagrà, una experta en gestió pública per coordinar el Govern post-pandèmia»] La República (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  5. (Katalanez) «Laura Vilagrà Pons» Govern obert (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  6. (Ingelesez) «Laura Vilagrà Pons» Govern.cat (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  7. (Katalanez) Santpedor, Queralt Casals. (2021-05-25). «Laura Vilagrà, una nedadora que trenca onades» Regió7 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  8. Press, Europa. (2021-05-25). «Laura Vilagrà, experiencia de gestión para ser mano derecha de Aragonès en Presidencia» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  9. Laura Vilagrà, experiencia de gestión para ser mano derecha de Aragonès en Presidencia. 25 de mayo de 2021.
  10. Patrícia Plaja, nova portaveu del Govern. 1 de junio de 2021.

Kanpo estekak aldatu