Bages
Bages Kataluniako erdialdean dagoen eskualdea da, Bartzelonako probintzian kokatutakoa.

173.236 biztanle zituen 2006an eta 178.885 2019an. 30 udalerri ditu 2015etik, 35 zirelarik aurretik. 1.092,3 km²-ko azalera dauka.
Manresa herri nagusi eta hiriburu du (70.343 biztanle 2005ean eta 76.250 2018an).
Geografia Aldatu
Mugakideak Aldatu
Iparraldean Berguedà, ekialdean Osona, hegoaldean Vallès Oriental, Vallès Occidental eta Baix Llobregat, hego-mendebaldean Anoia eta mendebaldean Solsonès mugakide ditu.
Inguru naturala Aldatu
Udalerri nagusiak Aldatu
Hedabideak Aldatu
Eskualde honetan argitaratzen dute "Regio 7" eskualde-egunkaria.
Pertsonaia ezagunak Aldatu
- Pere Casaldàliga (1928-2020), askapenaren teologoa Brasilen.
- Ivà (1941-1993), komikigilea.
- José Pesarrodona (1946-), txirrindularia.
- Josep Guardiola (1971-), FC Barcelonako futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Carlos Checa (1972-), motoziklista.
- Berto Romero (1974-), telebista aurkezlea.
- Anna Gabriel (1975-), politikaria.
Argazki galeria Aldatu
-
Pla de Bages, lautadaren fondoan Montserrat.
-
Cardener ibaiaren iturburua.
Kanpo estekak Aldatu
- (Katalanez) Bageseko eskualde kontseiluaren webgunea