Las Brujas de Zugarramurdi
Las brujas de Zugarramurdi (euskaraz "Zugarramurdiko Sorginak") Álex de la Iglesia euskal herritar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma 1610an Espainiako Inkisizioak Nafarroako Zugarramurdi udalerrian burututako sorginkeria prozesuan oinarritua dago, bertan 300 herritarrei sorginkeria egotzi, berrogei herritar atxilotu eta azkenik haietako 11 sutan hiltzera zigortu zituelarik.[1]
Las Brujas de Zugarramurdi | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2013 |
Jatorrizko izenburua | Las brujas de Zugarramurdi |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Espainia |
Banatze bidea | Eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa |
comedy horror (en) ![]() |
Iraupena | 113 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
| |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Álex de la Iglesia |
Gidoigilea(k) |
Álex de la Iglesia Jorge Gerrikaetxebarria |
Antzezlea(k) | |
Hugo Silva Mario Casas Carolina Bang Carlos Areces Javier Botet Macarena Gómez Secundino de la Rosa Márquez (en) ![]() Terele Pávez Pepón Nieto Enrique Villén (en) ![]() Santiago Segura María Barranco Jaime Ordóñez (en) ![]() Manuel Tallafé (en) ![]() Alexandra Jiménez José Luis Moreno Priscilla Delgado (en) ![]() Topacio Fresh | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea |
Enrique Cerezo (en) ![]() |
Edizioa |
Pablo Blanco (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea |
Joan Valent (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Kiko de la Rica |
Jantzi-diseinatzailea | Paco Delgado |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Espainia |
Historia | |
[[Goya Award for Best Sound (en) ]] | |
Kanpo estekak | |
lasbrujasdezugarramurdi.es | |
Zinema estekak
|
2013ko irailaren 14an Torontoko Zinemaldian Witching and Bitching izenez estreinatu zen eta 2013ko Donostiako Zinemaldian modu ez ofizialean edota lehiaketatik at aurkeztu zen. Urte hartako irailaren 27an Hego Euskal Herrian ofizialki estreinatu zen, aldiz Ipar Euskal Herrian urriaren 30an.
ArgumentuaAldatu
José (Hugo Silva), dibortziatutako aita, eta Tony (Mario Casas) edozein motako emakumeak erakartzen dituen gonazalea, "Urrea erosten da" denda batean estatuaz mozorrotuta (Jesukristo eta gudari orlegiz) lapurreta egin eta Manuelek (Jaime Ordóñez) gidatutako taxi batean ihes egiten dute, azken hau Iker Jiménezen mireslea eta lapurretak ikaratutako taxi gidaria (bai eta bere taxiaren bahiketak ereo). Lapurren helburua Frantziara ailegatu eta Eurodisneyra joatea da (Josék bere semea den Sergio (Gabriel Delgado) lapurretara eraman baitzuen, asteartea zelako eta bere semea bisitatzeko ordutegiko egunean kale egin nahi ez zuelako, ezta lapurreta horrengatik ere), baina bidean doazela Zugarramurdi herritik igaroko dira, bertako sorgin haragijale klan batek harrapatuko ditu (Carmen Maura, Terele Pávez eta Carolina Bang buru direlarik. Sorgin talde hau Carlos Areces eta Santiago Segurak ere osatuko dute. Era berean, Joséren emazte ohiak ere (Macarena Gómez) eta bi polizia inspektoreek (Secun de la Rosa eta Pepón Nieto) atzetik segika izango dituzte.
AktoreakAldatu
- Hugo Silva - José
- Mario Casas - Tony
- Jaime Ordóñez - Manuel
- Carmen Maura - Graziana Barrenetxea
- Terele Pávez - Maritxu
- Carolina Bang - Eva
- Carlos Areces - Kontxi
- Santiago Segura- Miren
- Secun de la Rosa - Pacheco inspektorea
- Pepón Nieto - Calvo inspektorea
- Macarena Gómez - Silvia
- Enrique Villén - Adolfo
- Javier Botet - Luismi
- Gabriel Delgado - Sergio
- María Barranco - Atso belztua
- Julián Valcárcel-Carbonell - "Urrea erosten dut" dendako bezeroa
- Beatriz Urzaiz -"Urrea erosten dut" dendako saltzailea
- Manuel Tallafe