Estitxu Eizagirre

kazetaria, bertsolaria

Estitxu Eizagirre Kerejeta (Hernani, 1979ko abenduaren 11) Hernanin hazi zen eta Larraulen bizi[1] den kazetaria da. Ikus-Entzunezko komunikazioa ikasi[2] zuen Leioako kazetaritza fakultatean.

Estitxu Eizagirre
Estitxu Eizagirre Durangon 2017.jpg
Bizitza
Jaiotza Hernani1979ko abenduaren 11 (40 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Bizilekua Larraul
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta bertsolaria

Bertsolaritza munduan, bertsolari, gai jartzaile eta bertso-eskolako irakasle ibili da.

Argia aldizkariko zuzendari izendatu zuten 2013ko irailean,[3] Xabier Letonari lekukoa hartuz, eta postu horretan jarraitu zuen, 2019an, bere proposamenez, Argiako lan taldeak zuzendari figura kentzea erabaki zuen arte. Erabakiaren ondoren zuzendariaren lanak talde osoak hartu zituen beregain, ordezkaritza kolektiboa osatuz.[4][5]

Mendeurrena bete, eta aldaketa garaian da 'Argia': produkzio prozesuaren alor guztietan horizontaltasuna garatzen hasi ziren duela urte batzuk, eta zuzendaritzako ardurak taldean banatuko dituzte orain.


ErreferentziakAldatu

  1. Eizagirre, Estitxu. (htm) Gaitzerdi. Eguneroko bizitzan estropezu egindako burutazioak.. . Noiz kontsultatua: 2017-12-9.
  2. . Noiz kontsultatua: 2017-12-9.
  3. Garcia, Adrian. (2013ko ekainak 19). «Estitxu Eizagirre izango da 'Argia' astekariko zuzendaria irailetik aurrera» Berria . Noiz kontsultatua: 2017-12-10.
  4. «ARGIAk ez du zuzendaririk izango aurrerantzean, barne antolaketa horizontaltzen jarraitzeko asmoz» ARGIAren barrenak . Noiz kontsultatua: 2019-07-16.
  5. Sagarzazu, Jokin. ««Kooperazio handiagoa behar da euskarazko komunikabideen artean»» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-04-15.

Kanpo estekakAldatu