Shout It Out Loud (Kiss abestia)
"Shout It Out Loud" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, beraien 1976ko Destroyer albumean argitaratua. Albumaren single nagusi moduan kaleratu zuten, eta arrakasta lortu zuen, Top-40 zerrendetan sartu zelarik, hori lortzen zuen bigarren Kiss singlea izanik. Zerrenda bateko lehen postuan jarri zen lehen singlea izan zen, Kanadako zerrendetako lehen postua lortu zuelarik 1976ko maiatzaren 22an.[1] Abestia ia bira guztietan jo izan dute, eta Kissek gehien jo dituen abestietako bat da.[2]
Shout It Out Loud (Kiss abestia) | ||||
---|---|---|---|---|
Kissen singlea | ||||
Egilea | Kiss | |||
Argitaratze-data | 1976 | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | hard rock | |||
Diskoetxea | Casablanca Records | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Destroyer | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Bob Ezrin | |||
Hitzak | Paul Stanley | |||
![]() ![]() | ||||
Hitzak | MetroLyrics | |||
Kissen kronologia | ||||
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||
|
LaburpenaAldatu
Abestiaren izenburua The Holliesen "We Want to Shout It Out Loud" abestitik atera zuten,[3] Wicked Lesterek (aurre-Kiss) kaleratu gabeko albumerako grabatu zuten abestia.
Abestia sarritan editatu zuten singletarako eta arrakasta albumetarako. Single bertsioak estudioko bertsioa baino 12 segundo laburragoa da, azken "Shout it, shout it, shout it out loud" esaldia ezabatu zelako.[4] Alive II albumeko singlea, Billboard aldizkariaren esanetan "zuzeneko emanaldi bateko zirrara eta energia guztia batzen duen rocker karrankaria" dena,[5] albumeko bertsioa baino 23 segundo laburragoa da ikusleen "We want Kiss" oihuak ezabatu zirelako.[6] Killers albumekoa bertsiorik laburrena da, 2:35-eko iraupenarekin, "Shout it, shout it, shout it out loud" letraren lehenengo errepikapenaren ondoren, Gene Simmonsek "Oh yeah" esan ondoren, hasten den fade-outa dela eta.[7] Smashes, Thrashes & Hits albumean agertzen den bertsioak 16 segundo gehiago ditu, estribilloa errepikatzen delako eta abestia "Shout it!"-ekin bukatzen delako.[8]
1976an single moduan kaleratua, taldeak eta bere diskoetxeak, Casablanca Records, aurreko singlearen, "Rock and Roll All Nite" abestiaren zuzeneko bertsioa, arrakasta lortzea nahi zuten, beste himno bat kaleratuz. Nahiz eta abestia Amerikako Billboard Top 40 zerrendan sartu, 31. postua lortuaz, ez zen bere aurreko singlea bezain arrakastatsua izan, baina, hala ere, taldearen zuzeneko set-listean jarraitu zuen gainerako ia bira guztietan. Kanadan, singlea askoz ere arrakastatsuagoa izan zen, RPM single zerrenda nazionaleko 1. postua lortu zuelarik 1976ko maiatzaren 22an.[1] Abestia Gene Simmonsek eta Paul Stanleyk batera abesten duten gutxienetako da. 1996ko Tiger Stadiumeko zuzeneko bertsioaren musika bideo bat grabatu zuten, Alive/Worldwide Tour biran zehar. Wayne Ishamek zuzendu zuen.
OndareaAldatu
Bere argitalpenetik, abestia ia bira guztietan jo izan dute, Lick It Up Tour, Animalize Tour eta Asylum Tour biretan izan ezik.[2] 1976 urteko Kanadako 27. single moduan katalogatu zuten.[9] Taldeak 2007an egin zuten abestiaren bergrabazioa Guitar Hero 5 musika/erritmo bideo-jokoan agertzen da.[10] Abestia Detroit Rock City filmean agertzen da, baita filmearen soinu bandan ere.[11] Glee telebista saioko pertsonaiek abestia bertsionatu zuten Theatricality kapituluan. Taldeko gizonezko kideak (Kurt Hummel izan ezik) Kiss moduan jantzi ziren.[12] Abestia ere What's New, Scooby-Doo? saioan agertu zen, "A Scooby-Doo Halloween" kapituluan.[13]
Abestia sarritan bertsionatua izan da. 1978an, James Lastek[14], 1998an Pretty Boy Floydek[15] eta Zekek[16]. Crucified Barbara emakumezkoen taldeak abestia bertsionatu zuen 2006an[17] eta Stryperrek abestiaren bertsioa kaleratu zuten beraien 2011ko The Covering bertsio albumean.[18] Erik Grönwallek, Idol saioaren edizio suediarraren 2009ko irabazleak abestia bertsionatu zuen bere izen bereko lehen albumean.[19] Nahiz eta single modura ez kaleratu, abestia Sverigetopplistan zerrendetan sartu zen, 49. postua lortu zuelarik.[20] Grönwallek abestia abestu zuen Suediar Idol saioan.[21]
Lemmyren bertsioa Spin the Bottle: an All-Star Tribute to Kiss Kiss tributu albumean agertzen da,[22] Keri Kelliren bertsioa Lick It Up – A Millennium Tribute to Kiss tributu albumean agertzen da,[23] eta Sack Trickek Iron Maideneko Bruce Dickinsonekin batera abestiaren bertsioa egin zuten Sheep in KISS Make Up albumean.[24]
AgerpenakAldatu
"Shout It Out Loud" ondorengo Kiss albumetan agertu izan da:
- Destroyer - estudioko bertsioa
- Alive II - zuzeneko bertsioa
- Killers - estudioko bertsioa editatua
- Smashes, Thrashes & Hits - estudioko bertsioa editatua
- You Wanted the Best, You Got the Best!! - Alive II bertsioa
- Greatest Kiss - zuzeneko bertsioa
- The Box Set - Greatest Kiss bertsioa
- The Very Best of Kiss - estudioko bertsioa
- Kiss Symphony: Alive IV - zuzeneko bertsioa
- Kiss Instant Live - zuzeneko bertsioa
- Gold - estudioko bertsioa
- Kiss Alive! 1975-2000 - Alive II bertsioa eta Alive! The Millennium Concert
- Kiss Alive 35 - zuzeneko bertsioa
- Jigoku-Retsuden - bergrabatutako estudioko bertsioa
- Kiss Sonic Boom Over Europe - zuzeneko bertsioa
LangileakAldatu
- Paul Stanley - gitarra erritmikoa, ahotsak
- Gene Simmons - baxua, ahotsak
- Ace Frehley - gitarra nagusia, koruak
- Peter Criss - bateria, koruak
ZerrendakAldatu
|
|
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c (Ingelesez) RPM100 Single zerrenden historia. 1976-05-22 (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ a b (Ingelesez) Kiss bira estatistikak - guztira jotako abestiak. setlist.fm (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ (Ingelesez) Guarisco, Donald A.. Kiss > Destroyer > Shout It Out Loud. Allmusic (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ (Ingelesez) Destroyer Albuma - Shout It Out Loud. Kissfaq.com (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ (Ingelesez) Billboard's Top Single Picks. Billboard aldizkaria 1977-12-17 (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ (Ingelesez) Alive II Albuma - Shout It Out Loud. Kissfaq.com (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ (Ingelesez) Killers Albuma - Shout It Out Loud. Kissfaq.com (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ (Ingelesez) Smashes Albuma - Shout It Out Loud 88 Remix. Kissfaq.com (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ a b (Ingelesez) 1976ko Top 200 singleak. RPM100 (Noiz kontsultatua: 2012-01-02).
- ↑ (Ingelesez) Guitar Hero 5 set list. Guitar Hero Wiki (Noiz kontsultatua: 2012-01-02).
- ↑ (Ingelesez) Detroit Rock City - Jatorrizko Soinu Banda. Allmusic (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ Behind the Glee: Theatricality. Youtube (Noiz kontsultatua: 2012-01-02).
- ↑ (Ingelesez) A Scooby-Doo Halloween soinu banda. Internet Movie Database (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ Non Stop Dancing '78. grandorchestras.com (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ Pretty Boy Floyd - Shout It Out Loud. Youtube (Noiz kontsultatua: 2012-02-06).
- ↑ Zeke - Shout It Out Loud. Youtube (Noiz kontsultatua: 2012-02-06).
- ↑ Crucified Barbara - Shout It Out Loud. Youtube (Noiz kontsultatua: 2012-02-06).
- ↑ Stryper - Shout It Out Loud. Youtube (Noiz kontsultatua: 2012-02-06).
- ↑ Erik Grönwall - Shout It Out Loud. Youtube (Noiz kontsultatua: 2012-02-06).
- ↑ a b Album eta single zerrenden historia - Erik Grönwall. Sverigetopplistan (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ Swedish Idol: Erik Grönwall - Shout It Out Loud. Youtube (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ Lemmy - Shout It Out Loud. Youtube (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ (Ingelesez) Various Artists > Lick It Up – A Millennium Tribute to Kiss > Abesti zerrenda. Allmusic (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ (Ingelesez) Sack Trick > Sheep in KISS Make Up > Abesti zerrenda. Allmusic (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Billboard singleak - Kiss. Allmusic (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ (Suedieraz) Album eta single zerrenden historia - Kiss. Sverigetopplistan (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ (Ingelesez) Album eta single zerrenden historia - Kiss. RIANZ (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ (Ingelesez) Album eta single zerrenden historia - Kiss. ARIA Charts (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ (Alemanez) Album eta single zerrenden historia - Kiss. Media Control Charts (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ (Ingelesez) Billboard aldizkaria. Billboard 1978-02-11 (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).
- ↑ (Ingelesez) Single zerrenden historia. RPM100 1978-02-18 (Noiz kontsultatua: 2012-01-06).