Lankide eztabaida:Janfri/2007ko azaroa

Administratzaileen kontua aldatu

Kaixo Janfri. Ados nago zurekin. Azkenaldian izugarri ari da Wikipedia zabaltzen, eta gero eta jende gehiagok parte hartzeaz gain, bandalismoa ere hazten ari da. Bai administratzaile bezala orrialdeak ezabatu eta erabiltzaileak blokeatzeko, eta bai mantenu lanetarako, jende gehiago beharko genukeela pentsatzen dut. Nik ere gero eta eginbehar gehiago izaten dut alde horretatik, eta eskertuko nuke laguntzaren bat :-) 4 administratzaile gara teorian, baina bi bakarrik aktibo gaudenak. Burokrata ere bakarra, Kabri bera. Ni alde nago, beraz, kopuru horiek handitzeko. Zu arduratuko zara Txokoan jartzen? Ea zer deritzoten besteek. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:11, 31 Urria 2007 (UTC)

Ikusten dut, bai. Egia esan ez dago gaizki bi hautagai aurkeztu izana. Nik uste aukera ona izan daitekeela zuek biak administratzaile egitea. Zailena hori eztabaidatu eta erabakitzea da; pentsatzen dut ondo egongo litzatekeela politika bat definitzea, bai oraingorako, eta bai aurreragorako, hauxe hazten doa-eta. Euskarazko Wikipediak izan beharreko administratzaile kopurua (artikulu kopuruaren arabera, erabiltzaileen arabera, edo nolabait), eta erabiltzaile bat administratzaile izateko izan beharreko ekarpen kopurua definitu beharko genukeela pentsatzen dut, erabaki hauek errazago har ditzagun. Zer iruditzen? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:33, 4 Azaroa 2007 (UTC)
Ba horrelako zerbait pentsa genezake, erabakiak errazteko, besterik gabe. Burokraten kontuarekin agian antzeko zerbait egin beharko genuke? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:03, 4 Azaroa 2007 (UTC)
Ondo. Artikulu kopuruaz gain erabiltzaile aktiboen kopurua kontuan har genezake. Datu hori interesgarria dela iruditzen zait. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:08, 4 Azaroa 2007 (UTC)

Administratzaile izateko baldintza posibleak aldatu

Kaixo Janfri. Nik uste nahiko ondo dagoela zuk botatako proposamena, beste Wikipedietako zenbakiei erreparatuz. Wikipedien zerrendan begiratzen baduzu, euskararen ondoan dauden gehienek administratzaile gehiago dauzkate. Zuk idatzi duzunari edizio kopurua-eta zehaztu, eta behar diren administratzaileak baino hautagai gehiago dagoenean (gertatuko al da hori inoiz?) bozketaz erabakiko dela gehituko nioke.

Proposamen hori txokoan bota, ea kontra-proposamenik ba ote dagoen, eta hor ateratakoaren arabera, bozketa bat jarriko nuke martxan. Horrekin bai, politika onartuta geldituko litzateke :) Bazaudete bi erabiltzaile administratzaile izateko, eta ni ere burokrata izateko prest egongo nintzateke.

Ni bihartik larunbatera bitartean kanpoan izango naiz. Bitartean zerbait aurreratzen joateko aukera baduzue, aurrera! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:06, 6 Azaroa 2007 (UTC)

Ba nire ustez baldintzak orain dauden moduan ondo daude. Theklan ere ados badago, horrela utzi ditzakegu, beste inork ezer esaten ez badu... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:41, 12 Azaroa 2007 (UTC)
Ba nik hementxe gehitu nuen, abisatzea ahaztu zitzaidan ordea :/ Dena dela, zuk egin duzun moduan, orrialde independente moduan ere ondo dago. Politiken orrialdean lotura jar dezakegu agian. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:23, 15 Azaroa 2007 (UTC)
Normalean astebeteko epea jarri izan dugu, horrekin nahiko izango da. Botoen inguruan, nik uste aldekoak bakarrik jarri beharko liratekeela, batez ere leku baina hautagai gehiago dauden kasuetan boto gehien dituztenak hautatzeko, baina oraingoan ez da arazorik egongo... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:25, 16 Azaroa 2007 (UTC)
Lixto, eman dut nire botoa :-) Portzierto, burokrata hautagaitzarena ez dugu bozketan sartuko? Hautagai bakarra naiz, hori bai... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:51, 16 Azaroa 2007 (UTC)
Ados, horrela utziko dugu. Halaber, zurea eta Theklanena ere nahiko argi gelditzen ari da laster batean. Bozketa amaitu ondoren, Kabriri esan beharko diogu hiruroi baimen aldaketa horiek egiteko, hori burokratek baino ezin baitute egin. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:54, 16 Azaroa 2007 (UTC)

Eskerrik asko! aldatu

Beno, gaur irakurri dut mezua, beraz eskerrik asko beranduegi esaten dut! Kanpoan nago eta horregatik ezin izan naiz joan eta anaia bidali dut. Orain ez dakit ordenagailua nola lortu behar dudan, berari paper bat baino ez diotelako eman... baina gestioak egin ditut! Beno, zure artikuluagatik ere zorionak, benetan uste nuen konpetentzia onegia zela irabazi ahal izateko! Beste batean ezagutu beharko dugu elkar... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      13:48, 7 Azaroa 2007 (UTC)

lankidea naiz aizu aldatu

lankidea naiz aldatu

gainera ez dut ulertu zer gertatzen den nire estabaidan, ni lankide bat naiz [lankide:81.33.221.207|81.33.221.207] lankidea naiz gainera ni wikipedia euskaraskoari languntza asko eman diot

Bengoari horain ezin diot pasahitza eskatu aldatu

Kaixo, barkatu lehenagaitik baina orain ezin diot bengoari pasahitza eskatu, zeren lanean dago Eskatuko diot,bai, baina orain IP onekin jarraitu al dut?--81.33.221.207 14:25, 7 Azaroa 2007 (UTC)81.33.221.207

Nire estabaida orrian ezan nai duzu jartzea {{ezabatu}}ezta? Ez nizun ulertu


Gaizka Garitano dela eta aldatu

Kaixo Janfri:

Aurrekoan ezabatu nuen Gaizka Garitano bilbotar ospetsuen zerrendatik. Kontua da Gaizka ez dela bilbotarra, derioztarra baizik. Bilbon jaioa da, baina inoiz ez da Bilbon bizi. Beti Derion bizi izan da, nahiz eta orain Zarautzen bizi. Kendu nuen eta zuk berriro jarri. Mesedez, ezabatu Gaizka zerrenda horretatik.

Nola artxibatu. aldatu

Kaixo! Beno, zuk esandako modua erabiltzea ez dago gaizki. Nik ere horrela egin nuen lehenengo aldian. Orain dela ez asko lanki batek beste txantiloi bat egin zuen artxiboak sortzeko. Egin behar duzuna kode hau jartzea da (horrela egin nahi izatekotan):


{|style="background-color: #cccccc; padding:10px;"
|{{artxibo
| noiztik (urtea) = hasi zinen urtea
| noiztik (hilabetea) = hasi zinen hilabetea (zenbakitan, adibidez, 02)
}}
|}

Modu honetan zuzenean sortzen zaizu hilabete horretatik gaur egun gaudenera lotura bat (nik dudanaren parekoa). Bertan klik egin eta hilabete horretako eztabaida guztiak hor kopiatu. Hori da nik erabiltzen dudan moduan, baina beste bat ere erabili daiteke. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      15:54, 7 Azaroa 2007 (UTC)

Bonbilla aldatu

Kaixo Janfri! Euskalterm-en begiraten egon naiz eta bonbilla euskarazko izen egokia da eta nire ustetan berbideraketa egokia zuen artikuluak. Zein izan da ezabatzearen arrazoia? Kaxero 09:54, 8 Azaroa 2007 (UTC)

  • Ados! Ulertua! ;) Kaxero 11:25, 8 Azaroa 2007 (UTC)
Ados nago zurekin, artikulua Bonbilla izan behar duela. Nahi baduzu, kopiatu-itsatsi egingo dut Argiontzi-gori artikulutik Bonbillara. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 22:29, 8 Azaroa 2007 (UTC)
Kitto, eginda! Aldaketak begiratu, ea ados zauden... Ondoloin... --josugoni (erantzun hemen) 22:43, 8 Azaroa 2007 (UTC)

Wikiproiektuarekin laguntza aldatu

Aupa! Fisikari buruzko Wikiproiektua berregituratu dut, eta bertako koadroak orrialde ezberdinetan sartu nahi ditut, editatzea errazteko. Kontua da erreferentziekin arazo bat ematen didala. Egingo dut beste probaren bat... bestela, konponduta dago esaten zenuena, ezta? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:27, 10 Azaroa 2007 (UTC)

Izar gorri aldatu

Apa! Bai, ados, asmo hori nuen. Baina "Izar gorri (desbideraketa)" artikulua sortzea (aipamena "izar gorri" artikuluaren goikaldean jarriz, egin ohi den bezala) eta bertan zuk diozun gehi beste batzuk (Belgradoko futbol taldea, okurritzen zait) jarriz. Ados? --Orereta (erantzunak) 17:06, 10 Azaroa 2007 (UTC)

Euskal WikiAtlasa aldatu

Kaixo! Ba ez dakit, tresna hori hor dagoela gogoratzeko baino ez zen. Hau da, WikiAtlasa eta adibidez, asteko herria, fusiona daitezke. Egiteko dauden gauzak zerrendatzeko ere balio du. Askotan portaletan wikiproiektuetako ideiak txertatzen dira. Nik ez dut proposamen berezirik, hoberena da zuk ikustea eta ideiaren bat baduzu proposatzea. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      17:23, 12 Azaroa 2007 (UTC)

Arazoak Commonist-ekin aldatu

Kaixo Janfri! Ba egia esan Commonist aplikazio hau ezagutzen nuen, baina ez dut sekula erabili, Commons-era irudi gutxi igotzen baitut normalean, ez zait sorta handi bat igotzea tokatu. Dena dela, zuk zehaztutako fitxategi izenak lehendik Commons-en existitzen ez badira, ez luke arazorik eman beharko fitxategi horiek igotzeko, baina posible da horrelako ekintzak egin behar izateko bot erabiltzailea eduki behar izatea? Ez dakit eh... baina bandalismoa saihesteko neurri bat izan liteke. Ea Commons-en erantzuten dizuten... nik ezin dizut asko lagundu :/ –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:56, 15 Azaroa 2007 (UTC)

Eskerrik asko aldatu

Hola Janfri: Eskerrik asko mezuarengatik, baita ohol artikulu zuzenketengatik ere bai. Artikuluak okzitanieraz idazteko itzultzaile automatiko hau nahi ba duzu erabil dezakezu (bi dialekto dituena). Laster arte, agur, Hegibeltz 18:27, 16 Azaroa 2007 (UTC)

Administratzaile izendapena aldatu

Zorionak, erabaki den bezala administratzaile zara une hontatik aurrera Theklan lankidearekin batera. Euskal Wikipedia ondo eramango dugulakoan, nahi duzuenerako gaude TXiKi eta ni. Zorte on eta eskerrik asko. Kabri, (erantzunak hemen)   20:16, 18 Azaroa 2007 (UTC)

Galdetu lasai, ikusten duzunez ez du misterio askorik, lankideak blokeatzeko botoia eta orrialdeak babesteko beste botoi bat. Ah beno eta MetaWiki-ko mezu guztiak aldatzeko aukera jeje. Barkatu ez bozkatzeagatik, berandu harrapatu dit bozketak, konturatu nahizenerako, erabakia zegoen ;) Ondo izan eta zorte on berriz ere Kabri, (erantzunak hemen)   20:27, 18 Azaroa 2007 (UTC)

Euskal Herriko auzo infotaula aldatu

Nik ez dut txantiloi hori egin, egokitzen baino ez nenbilen. Dena dela, oso interesgarria da, eta badut Arrasateko auzoetan gehitzeko asmoa. Lehenik eta behin, udalerriaren mapa behar da (ez dakit nondik atera zuen Aingeruk Hernanikoa), eta ondoren kokapenmapa sortzeko udalerriaren ertzetako koordenatuak definitu. Kokapenmapa egin ondoren erabil daiteke infotaula hau. Ea udalerri gehiagorekin egiteko modua aurkitzen dugun, oso interesgarria da-eta. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:09, 18 Azaroa 2007 (UTC)

Kaixo! Galdetu lasai, nahiko erraza da behin martxan jarrita, eta egia esan oso erabilgarria suertatzen da. Herrialde batzuetan ere probatu dut eta mundial funtzionatzen du! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      13:56, 20 Azaroa 2007 (UTC)

Cadiza / Cadizera aldatu

Aupa. Oraintxe Jerez de la Frontera artikuluan egin duzun aldaketarekin (Cadiza --> Cadizera) zalantzak dauzkat nik. Zein da zuzena: Gasteizera edo Gasteiza? Berria.info eta Euskaltzaindia.net webguneetan aztertu dut, eta modu bietara erabiltzen dituzte. Berdina gertatzen da Cadiza / Cadizera kasuarekin, eta baita Madrila / Madrilera kasuarekin. Gehienetan -era kasua nagusitzen zaio -a amaierari, eta hitz egiten dugunean ere horixe erabiltzen dugu, baina ez dakit zein den zuzena. Ez dakit kasu hauetan biek balio duten edo... badakizu zerbait? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:30, 19 Azaroa 2007 (UTC)

Cadizen kasua ez da oso ohikoa guretzat, hori egia da, eta horregatik oinarritzen naiz batez ere Gasteizen kasuan, zetaz amaitzen denez berdin-berdin tratatu beharko delako. Gasteiza askotan erabiltzen da, eta horregatik nire zalantza. Gasteizera esaten badugu, ez dakigu hiria Gasteiz ala Gasteize den, ezta? Beno, nire tontakeria da agian... :-P Itzul posta-zerrendan bota dut galdera, ea zer esaten didaten. Esango dizut! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:55, 19 Azaroa 2007 (UTC)
Beno ba, esan bezala itzul posta-zerrendan galdetu nuen atzo, eta eztabaida sakona sortu den arren, badirudi oraindik ez dagoela araututa eta ezin dela ezer argitu. Interesik izanez gero, hementxe duzu sortutako eztabaida. Ongietorriarena gero egingo dut, ideia ona da-eta. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:37, 20 Azaroa 2007 (UTC)

Wiki ekarpena dela eta aldatu

"Gure erabiltzaile izena edo IP helbidea Janfri(e)k blokeatu du. Emandako arrazoia honako hau da: Bandalismoa egitea [...]Zure IP helbidea 212.142.143.116 da. Mesedez, edozein kontsulta egiterakoan, helbide hori aipatu."

Informazio gehiago emango al didazu? Mila esker. (Geugarak egina)

Ezabatzeko aldatu

Hamen dauden orri guztiak ezabatu mesedez [1] Willy

Lanera noa :( Willy 07:32, 21 Azaroa 2007 (UTC)

Aupa! Hasieran martxan jartzea eta ondo erabiltzen ikastea pixka bat kostatu daitekeen arren, ez da batere zaila. Kontu handiz ibili behar da, nahi ez dituzun aldaketak era masiboan egin daitezkeelako, eta orrialdeak izorratu, baina kontuz ibiliz gero, erraza da. Bot bat fidagarria eta erabilgarria dela erabakitzen denean bot egoera ematen zaio, aldaketa berrietan agertu ez dadin.

Bot gehienok erabiltzen dugun softwarea pywikipedia da, librea da eta Windows zein Linuxen erabil daiteke. Zein sistema eragile erabiltzen duzu zuk? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:15, 21 Azaroa 2007 (UTC)

Linuxen aipatu dizudan webgune horretako SVN kodea baliatuz deskargatu daiteke softwarea. Ikastea nahi baduzu, esan, eta saiatuko naiz laguntzen. Bestalde, zer esan nahi duzu kodea bidaltzearekin? Zuzenketa konkreturen bat egitea nahi duzu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:15, 21 Azaroa 2007 (UTC)
Ez dago programatu beharrik. Ohiko aldaketak egiteko (interwikiak, zuzenketa ortografikoak, kategoria aldaketak, eta abar) komando baten bidez egiteko aukera ematen du. Softwarea deskargatu ondoren, nahiko da komando horiek erabiltzen ikastearekin. Ez da hain zaila. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:34, 21 Azaroa 2007 (UTC)

Metako orrialde honetan gida ona dago instalazioa eta konfigurazioa egiteko (user-config.py konfigurazio fitxategia sortu behar duzu). Ondoren, zuk aipatutako .py desberdin horiek erabiltzeko gidak ere badaude, bakoitzak bere funtzioak baitauzka. Hasteko interwiki.py fitxategiarekin lan egitea gomendatzen dizut; errazenetakoa da, eta horrekin ez da artikuluetako edukia izorratzen :-P Dena dela, hasi baino lehen, Janfribot edo antzeko izena duen erabiltzailea sortzea gomendatzen dizut, zure lankide eta bot lanak ezberdintzeko. Zalantzarik izanez gero galdetu! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:32, 21 Azaroa 2007 (UTC)

Portzierto, programa jaitsi eta deskonprimatu baduzu, svn-aren aukera erabiliz instalatzea gomendatzen dizut, batez ere horren bitartez automatikoki eguneratu dezakezulako softwarea. Probatu bertako argibideak jarraitzen, Linuxen oso erraza da. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:41, 21 Azaroa 2007 (UTC)
Ok, lasai hartu! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:51, 21 Azaroa 2007 (UTC)

Horretarako aldaketa berriak jarraitzen eduki beharko genuke bot bat, eta horrelako zerbait ikustean, mezua bidali. Nik dakidala hori ez dago eginda, eta programatu beharko genuke. Ez dut aukera baztertzen, baina denbora dagoenerako... harritu egiten nau jendeak igoera orrialdean dagoen oharra ez ikusteak! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:17, 22 Azaroa 2007 (UTC)

Hernaniko auzoak aldatu

Kaixo!

Barka lehenago ez erantzun izana, baina egun hauetan ez naiz wikipediara sartu. Beno, ea zure dudak argitzen ditudan.

1. Mapa nik neuk egina da. Horretarako Hernaniko Udalaren webgunean agertzen zen mapa batean oinarritu nintzen: mapa hori hartu eta marrazteko programa batekin (neuk inkscape erabili nuen baino edozeinekin balioko luke) maparen "bordeen" gainean marraztu nuen. Horrela maparen figura geratuko zaizu. Gero figura hori kolore batez bete eta kitto.

2. Koordenatuak lortzeko google earth erabili nuen. Auzoenak jakiteko erraz: bilatu auzoa nun dagoen eta koordenatuak apuntatu. Mugako koordenadak ateratzeko metodo berdina erabili, baino noski, udalerria nun bukatzen den jakin behar dezu. :D Neuk webgunean aurkitutako irudia erabiliz eta gutxi gora-behera atera nituen.

3. Mugako koordenatuak lau puntutan nehurtu behar dituzu:udalerrian iparralderago dagoen puntua (txantiloiean "top" izango litzatekeena), hegoalderago dagoena ("bottom" txantiloiean)...¿ulertzen, ezta? ;)

Beno, ea zure dudak argitu ditudan, ez bada hala izan lasai idatzi berriz :) Aingeru 22:59, 21 Azaroa 2007 (UTC)

irudia igotzeaz aldatu

Kaixo Janfri. Asko pozten naiz makina honen atzean pertsonak zaudetela egiaztatzezarekin. Oso berria naiz kontu honetan eta zoritxarrez ez dut denbora libre askorik, baina horrela, jausiz eta jaikiz ikasteko asmoa daukat. Jakintsu zaretenon iruzkinak estimatzen dira! Saiatuko naiz hurrengo batean egiten.

Irudiak aldatu

Euskarazko Wikipedian igota dauden irudi guztiak hemen agertzen dira. Pasa den urtean Barrie lankidea lizentziarik gabe zeuden irudi guztiak {{lizentzia gabea}} txantiloiarekin markatzen ibili zen, eta kategoria honetan sailkatzen dira horiek. Suposatzen da hortik aurrerako igoera guztiak ez zeudela baimenduta, baina dezente igo dira hala ere...

Aipatutako kategoria horretako irudiak ezabatzen nabil, baina zerrenda osotik ere ahal diren guztiak kentzen lagundu ahal badidazu, bikain. Irudiarentzako commonsen baliokideren bat aurkitzen dudanean, horrekin ordezten dut, eta bestela irudirik gabe uzten dut artikulua. Salbuespen bakarrak Fair use baldintzapean etiketatuta dauden irudiak dira, aurrekoan aipatu nizkizun errealaren logoa, eta antzekoak. Horiekin zer egin erabaki beharko genuke laster, baina bitartean hor utziko ditugu. Prestatuko dut bozketaren bat horretarako, baina ongi dokumentatu beharra dago. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:28, 22 Azaroa 2007 (UTC)

Portzierto, Anarri erabiltzaileari, adibidez, mezu bat utzi nion bere lankide eztabaidan, berak igotako irudi guzti horiek libreak ote diren galdetuz. Interesgarriak dira irudi horiek, giza anatomia artikulua asko osatzen dute, eta gainera euskaratuta daude, baina azalpenik ematen ez badigu ezabatu beharko ditugu horiek ere... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:30, 22 Azaroa 2007 (UTC)
Edo guk Commons-era igo :D Kabri, (erantzunak hemen)   22:48, 22 Azaroa 2007 (UTC)

txantilioiak aldatu

kaixo janfri!ikusi dut lankide orrietan, beraien datuetan batzuetan jartzen dute mozila firefox erabiltzen dutela, hori txantilioi bat da, orduan ba al dago internet explorer erabiltzen duzunaren txantilioirik?

bengoa,idatz ezazu emen!

Artxibo txantiloia aldatu

Txantiloiko dokumentazioan agertzen denez, Azpiorrialdeak egungo hilabetea baino bi lehenago amaitzen dira hasierako urtea aurten baino lehenagokoa baldin bada, eta hilabete bat lehenago hasierako urtea aurten baldin bada. Bitxia da, eta ez dakit zergatik izango duen funtzionamendu hori, baina hala da, bai... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:48, 25 Azaroa 2007 (UTC)

Wikiatlasa aldatu

Kaixo Janfri! Ikusi dut ekarpen batzuk egin dizkiozula eta ni ere jarri naiz horretara. Ikusiko zenuenez bozketetan hemendik bi hilabeterako artikuluak aukeratu behar dira, eta jada jarri dut (nire erabakia) Sakana hurrengo hilabeteko moduan. Orain urtarrilekoa aukeratu beharko genuke guztia eguneratua edukitzeko. Gainera argazkiak ere nola aukeratu erabaki beharko genuke. Orain arte nik egin dudana da 4-5 hartu eta hurrengo hilabetekoak zuzenean jarri... baina nahiko subjektiboa dela onartzen dut.

Beno, ba hori, ea jendea animatzen den bozkatzera eta parte hartzera! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      09:31, 26 Azaroa 2007 (UTC)

Ideia ona! Ideiarik baduzu esan, ni nahiko abila naiz txantiloiekin (beno, asko ez, baina moldatzen naiz). Beraz zuk esan zer iruditzen zaizun egitea eta saiatuko naiz horrekin. Argazkiena ondo, oraintxe jarriko naiz hori sortzen, fale? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      09:52, 26 Azaroa 2007 (UTC)
Ea zer deritzozun egindako orrialdeaz! Zuk esan gustatzen zaizun (suposatzen dut bozkatzen baduzu ados egongo zarela!) -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      10:31, 26 Azaroa 2007 (UTC)
Egia esan ideia interesgarria da. Agian ikusi duzu en:Portal:Basque ingelerazko wikipedian. Bertan duzu adibide bat. Nik WikiAtlasean pentsatu nuenean atlas geografiko batean pentsatu nuen gehiago, nahiz eta atlasetan badagoen lekurik beste gaietarako. Horregatik agertzen dira geografiarekin bakarrik lotuta ez dauden gaiak baina ukitzen dutenak. Nire ustez hoberena litzateke bi ideiak bereiztea. Hau da, ez dut orain gogoratzen badagoen, baina uste dut garai batean egon zela ideia Euskal Historiaren inguruko wikiproiektu batena. Ingelerazko wikipedian atari bat egiteko lehenengo wikiproiektu bat egon behar du. Horrela atari bat egiteko hainbat eduki bete behar dira, baina batez ere komunitate bat egon behar du lanean. Hori da WikiAtlasean falta duguna, baina berez gehienek egiten dugu artikuluren bat mendi, ibai edo herrien inguruan, beraz gaia nolabait lantzen da. Agian hoberena litzateke beste proiektu horiek egitea, adibidez Euskal Historiaren inguruko wikiproiektu bat lantzea, benetako interesa izan ahal duen jendearekin (hau betiko koska da, jende hori nondik eskuratu). Ideia ona litzateke Gasteizen historia fakultatean edo kartelak jartzea edo bertako ikasle-kontseiluari mezu bat bidaltzea jendeak jakin dezan proiektu hau badagoela. Eta gero, atlas geografikoa edukita eta historia wikiproiektua atari bilakatua Euskal Atari handi bat egitea... baina hau ere nahiko flipatua da, ez pentsa! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      19:04, 27 Azaroa 2007 (UTC)
Zelako txapa nik sartu dizudana! Askotan gai hauek kezkagarriak dira, hau da, dagoen parte-hartze eskasa. Baina ez pentsa, gure artikulu kopurua eta gaztelerazkoak duenak konparatzen badugu nahiko ondo gaude. Gaztelerazko wikipediakoak askotan kexatzen dira katalanek, galegoek eta guk dugun konpromezu mailagatik, askoz gutxiago izanda (eurek izan daitezke ingeleraren ostean internauta kopuru handiena duen hizkuntza) proportzio handiagoa dugula artikulutan. Nik baditut proiektu batzuk buruan, baina konplexuagoak dira garatzen. Horietako bat historiarekin harremanentan dago: hemendik gutxira Euskal Curriculuma argitaratuko da eta litekeena da hori garatzeko testu-liburuak egin behar izatea. Baina badakizu testu-liburugileek batez ere interes enpresariala begiratzen dutela. Horregatik nire ustez euskal historia bezalako gaien wikiliburuak egiteko garaia helduko da. Eduki guzti horiek wikipedian egongo liratezke eta benetan zabalak lirateke. Nire ustez hori planteatzeko garaia ere helduko da (eta denborarekin ziur norbaitek proposatzen duela).
Baina jendea batzea denbora kontua da. Ni gehitu nintzenean 4.800 artikulu baino gutxiago zituen wikipediak eta gaur egun begira, nahiko ondo dago! Eta berez garai hartan baino jende gehiagok hartzen du parte, nahiz eta batzuek utzi duten. Beraz friki gehiago batzea denbora kontua baino ez dela uste dut! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      19:52, 27 Azaroa 2007 (UTC)

Igoerak direla eta aldatu

Bai, horrelako zerbait egin beharko genuke. Ikusi gaztelaniazko Wikipedian adibidez. Han ez dute Fair use irudirik onartzen, eta aske guztiak commonsera igotzea erabaki zuten. Ondorioz, menuko subir archivo loturak commonsera ematen du zuzenean. Ea Fair Usearen kontua bozkatu eta lehenbailehen horrelako zerbait egin dezakegun. Prestatuko dut bozketa. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:39, 26 Azaroa 2007 (UTC)

Commons aldatu

Kaixo, Janfri. Commonsera igo dut pare bat aldiz argazkia, baina datuak txarto jartzen omen ditut. Beti esaten dit iturririk ez dagoela aipatuta eta fitxategia astebetean ezabatuko dutela. Neuk, ordea, informazioa ongi ematen dudala uste dut. David Moya, 07XI26 14:40 Lankide eztabaida:David Moya

Eskerrik asko argibideebgatik, Janfri. Beste behin saiatuko naiz, ea oraingoan lortzen dudan. Lankide_eztabaida:David_Moya 07XI27 19:28

txantiloi sinadurak aldatu

Ezin dira sinadura bezala txantiloiak erabili? nik hori ez nekien, zaila zela hori guztia idaztea, txantiloi bat egitea bentzatu dut--bengoa 19:59, 26 Azaroa 2007 (UTC)

81.3... hori neu nintzen, beste pestaina batetik ezaan dizut eta ez naiz konturatu horretan ez nengoela konektauta --bengoa 19:59, 26 Azaroa 2007 (UTC)

ez dizut ulertu azkena ezan didazuna

bai egia da, ez dakit zergatik IP horrek beste egunerarte irauntzen dit baina normala da berdina izatea, ordenagailu eta nabigatzaile berdinean nabil eta Gainera uste dut( ez nabil ziur) nire lagunak erabiltzen zuenIP-a 81.33.221.207 zela, ez nago ziur--bengoa 20:17, 26 Azaroa 2007 (UTC) ahasten zaidala zinadura!

Agur Janfri! aldatu

Kaixo Janfri,

I would greatly appreciate it if you could help creating an .eu-language Wiki-entry corresponding to the PIP:

http://fr.wikipedia.org/wiki/Parti_indépendantiste_portoricain

http://en.wikipedia.org/wiki/Puerto_Rican_Independence_Party

Do you think that creating this eu version of the article, even if it's a brief version, could be possible?

Mila esker!!

"Janfri/2007ko azaroa" erabiltzailearen orrira bueltatu.