Lankide eztabaida:Janfri/2008ko otsaila

Arazotxuak zeuzkeat... aldatu

Apa Janfri! Ba ausartu naiz hemen nere ekarpenak egiten, eta badirudi ez dudala batere ondo egin. Artikulu bat idatzi dut, eta goiko aldean mezu hau azaltzen zait: "Artikulu hau ez dator formatu hitzarmenekin bat, edo sintaxi ezegokia du. Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz"

Begiratu ditut lotura hauek, eta egia esan, ez naiz gehiegi aklaratu, nere ustez antzeko egitura eta sintaxia erabili ditut. Laguntzerik bai?

Hemen artikulua: [1]

Bai ala?

Van der Waals-en indar aldatu

Kaixo. Lehenik eta behin uste dut garrantzitsua dela deklinatzerakoan gidoia erabiltzearena eta hitzen elkarketetan egiten dena ezberdintzea, bi kasu ezberdin baitira:

  1. Hitzen elkarketak egiterakoan gidoia gutxitan behar dela uste dut, gehienetan ez baita esanahi bikoitzik gelditzen. Ez dut emakume-sendagile eta emakume sendagile arteko ezberdintasuna ikusten... Posible ikusten dudana da testu-inguru baten barruan nahasgarria izatea, baina solte dagoenean ez dut ikusten.
  2. Deklinatzerakoan ere kasurik gehienetan ez dago gidoiaren beharrik, salbuespen kasu batzuk izan ezik, eta horiek dira epentesia ezberdintzerik ez dagoenean edo a artikulua itsatsia den erraz antzematerik ez dagoenean. Hona adibide pare bat:
    • Gaussen legea esaten dudanean argi dago Gauss dela izena, Gausse balitz Gausseren esango genuke-eta. Horrelako deklinazio kasu berezi bat iruditzen zait Belfast hiriarena adibidez, t letraz amaitzen delako. Belfasteko hiria esaten badut ez dago argi Belfast edo Belfaste den hiria. Hemen bai, gidoia beharko genuke, baina ez Gaussen kasuan. Bestela deklinatzerakoan argi eta garbi gelditzen da kasu bakoitza, eta normalean ezberdindu egiten dira: Portugalgo esaten dugu Portugal delako, eta Portugaleko esango genuke Portugale balitz.
    • Beste kasu berezi bat a artikuluarena iruditzen zait, beste hizkuntzetatik hartutako maileguekin gertatzen dena batez ere. Wikipedian erabiltzen dugu adibidez bot terminoa; bota esaten badut ez da argi gelditzen, eta kasu horretan bot-a jarri beharko genuke. Baina kasurik gehienetan ez dut beharrik ikusten...

TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:50, 1 Otsaila 2008 (UTC)

Gaussen kasuarekin anbiguotasun hori bilatzea gehiegizkoa da nire ustez. Hortxe dago, bai, baina berdina esan dezakegu Arrasateko Ospitalea artikuluagatik (Ospitalea Arrasateko deitzen da?), eta beste askorengatik.
Emakume sendagilea kasua argitzeko emakume sendagilea edo emakumezko sendagilea alde batetik, eta emakumeen sendagilea beste aldetik, erabiltzea askoz errazago eta intuitiboagoa iruditzen zait, gidoiaren erabilpenera jo beharrik gabe.
Dena dela, kontuan izan behar dugu testu asko eta asko anbiguoak direla (mundu errealaren ezagutzak gidatzen gaitu, ingelesez real world knowledge bezala ezagutzen dena), eta guk geuk egiten ditugula ulergarri; era berean, guk jartzen dugu anbiguo eta ez anbiguoaren arteko muga. Anbiguotasuna edozein lekutan topa daiteke! Ni ahal den guztietan gidoia ez erabiltzearen aldekoa naiz. Baina oso zaila da guzti honetan ados jartzea :S –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:16, 1 Otsaila 2008 (UTC)

Diario Vasco aldatu

Nahiko sakona izan da elkarrizketa, ezta? Niri gustatu zait! Orri oso bat! --Unai Fdz. de Betoño 19:03, 4 Otsaila 2008 (UTC)

Bihar, bai. Pentsatzen dut zurekin ere egongo direla, ezta? Izugarria da Postdatakoek egiten duten lana hiru minuturako bakarrik! --Unai Fdz. de Betoño 19:16, 4 Otsaila 2008 (UTC)
Ondo (nire ustez, geroago ikusiko da, kar, kar!). Ordu bat inguru izan da, eskola barruan. Irudi bat Commonsera nola igotzen den grabatu dute, besteak, beste. Zuk egindako gauza batzuk ere grabatu dituzte (Efektu fotoelektriko), badaezpada bihar Wi-Fia ez baduzue. Pentsatzen dut gero ia guztia moztu beharko dutela hiru minutu horietan hertsatzeko. Bukaera barregarria izan da "pase de modelos" antzerako bat egin behar izan dudalako... :P --Unai Fdz. de Betoño 21:49, 5 Otsaila 2008 (UTC)

Ni beti kotileatzen... aizu, oso ondo Diario Vascoko elkarrizketa... oraintxe irakurri dut, biharko ikasi beharrean. nire karrerako azkeneko azterketa (John Frumek hala nahi badu, behintzat!) eta zure elkarrizketa irakurtzen! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      21:56, 5 Otsaila 2008 (UTC)

Zermoduz postdata saioa, Mikel? Badakizu noiz emango duten? Asteartean? Grabatzeko modurik al duzu? Nik, ez ;-( Unai (esaidank) 10:33, 9 Otsaila 2008 (UTC)
Iepa, asteartean bota behar dute Postdatan, eguerdiko eta gaueko albistegien ondoren. Niri ere hondartzatik pase de modelos delakoa egiteko esan eta grabatu zidaten jaja ea gero zer ateratzen den. Ni grabatzea badut. Unairi ere utzi diot mezu berdina. Izan ongi Kabri, (erantzunak hemen)   23:12, 11 Otsaila 2008 (UTC)

Sinadurarena aldatu

Aupa! Mila esker argibideengatik. Ea oraingoan sinadura azaltzen den! boligorria 15:31, 5 Otsaila 2008 (UTC)

Fisikari vs mediku aldatu

Eskerrik asko oharragatik. Egia esan harritu nau fisikaria izatea eta jendeak mediku deitzea... baina beno, denetarik dago munduan. Beti ikasten da gauza berri bat, eta gehiago wikipedia ondoan edukita. Ondo segi -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      21:40, 10 Otsaila 2008 (UTC)

Copyvio aldatu

Bai, ikusi dut kode hori, oraindik aurrera badakit nola egin--Assar 21:32, 12 Otsaila 2008 (UTC)

Sorpresa aldatu

Milesker! Horrela jarraitzen badut, ia Argiak Wikipediari hurrengo saria ematen dionean ni gonbidatzen nauzuen afaltzera.:D:D:D --Assar 22:04, 12 Otsaila 2008 (UTC)

Hainbat gauza / horrenbeste galdera aldatu

Kaixo Janfri,

7-Zip-eri buruzko informazio euskaraz jartzea da nere helburua. Igor Pavlov-ek (7-Zip egileak) gomendatu dit Wikipedian egitea.


Janfri: Lehenik eta behin ongietorria wikipediara, goiko taulako edukiak irakurtzea biziki gomendatzen dizut.

xalba: Gutxinaka egiten ari naiz.

Janfri: Bigarrenik: ezin da irudirik igo wikipediara,

xalba: ??? Nik egin dudala uste det ;-)

Janfri: askea izatekotan, mesedez igo Commonsera.

xalba: Hala egingo det, "Commons..." zer den begiratu bezain laster.

Janfri: Hirugarrenik: ez dakit zergatik egon zaren kentzen wikitu txantiloia, ikusita nola egon den artikulua (konparatu wikipediako beste artikulu batzurekin), normala da hasieran estiloa ez menperatzea baina komeni da baita horrelako txantiloiak ez kentzea, geroago beste norbaitek artikulu horiek landu ditzan.

xalba: Infobox Software txantiloia jarri nahian nenbilen eta haren ordez wikitu agertzen zitzaidan, zerbait gaizki egiten ari nintzela uste nuen. Beste norbait aldaketak egiten ari zela konturatu naizen arte. Zure mezua ikusi dudanerako zenbait alditan kendu det. Eta horren ondoren denboratxo bat behar izan det zurekin nola komunikatu igartzeko. Dibertigarria izaten ari da.

Orain galdera pare bat daukat, ea laguntzerik daukazun:

1. Ingelesez dagoen artikulu bat editatzen dudanean tresna-barra luzeagoa azaltzen zait euskaraz editatzen dudanean baino (ez det luzeraren inguruan hitz jokurik egingo...)

2. Softwareari buruz ingelesez dauden artikuluen itxura egokia iruditzen zait, erabiltzen duten Infobox Software txantiloia ezin da euskaraz artikulua idazteko erabili?

3. Nola egin duzu wikitu giltzarekin idatzita agertu dadin? zein karaktere konbinazio erabili behar da?

4. Uste nuen Wikipedian bazegoela artikuluak idaztea argitaratu gabe, eta haiek amaitutakoan argitaratu zitezkeela.

5. Beti modu honetan komunikatzen zeate edo erabiltzen dezute txat edo halakoren bat?


Eskerrik asko.

PD: guztia txantxa tonuan idazten det, ero moduan ibili bai naiz ezer ulertzeke, nere trakestasunaz barre egiten.

Xalba 19:12, 22 Otsaila 2008 (UTC)

Zalantza pare bat aldatu

Zergatik agertzen da ordua gaizki??

Ordubete atzeratuta dago.

Euskal Herria UTC+1-ean dago ezda?

Nik mezu hau 2008-02-20 22:54-tan idatzi det.

Xalba 21:59, 22 Otsaila 2008 (UTC)

Ordu aldaketa aldatu

Eskerrik asko.

Argentina... aldatu

Argentinara... ño! Zer ondo moldatzen zareten fisikariok! Ondo pasa Patagonian, Janfri!!! --Unai (esaidank) 09:21, 28 Otsaila 2008 (UTC)

Ondo pasa!! —Kabri, (erantzunak hemen)   13:43, 28 Otsaila 2008 (UTC)
Che, boluuudooo... plakaje onak egin itzazu!!! Saiatuko naiz bandaloak ganoraz tackleatzen, ja-jai!--Unai (esaidank) 19:16, 28 Otsaila 2008 (UTC)
"Janfri/2008ko otsaila" erabiltzailearen orrira bueltatu.