Lankide:Joxan Garaialde/Ekialde Hurbileko Frontea (Lehen Mundu Gerra)

Ekialde Hurbileko Frontea Lehen Mundu Gerran
Ekialde Hurbileko Frontea
Gallipoli kanpaina, 1915
Data1914ko urriaren 24tik - 1918ko urriaren 30 arte
LekuaEkialde Hurbila
EmaitzaAliatuen garaipena

Lehen Mundu Gerrako Ekialde Hurbileko Fronteak 1914ko urriaren 29tik 1918ko urriaren 30era bitartean izan zituen ekintzak. Borrokalariak izan ziren: alde batetik, Otomandar Inperioa (kurduak eta arabiar tribu batzuk barne) beste Potentzia Zentralen laguntzarekin eta, bestetik, britainiarrak (juduen, greziarren, asiriarren eta arabiar gehienen laguntzarekin), errusiarrak (armeniarren laguntzarekin) eta botere aliatuen artean frantsesak. Bost kanpaina nagusi izan ziren: Sinai eta Palestinako Kanpaina; Mesopotamiako Kanpaina; Kaukasoko Kanpaina, Persiako Kanpaina, eta Dardaneloetako Kanpaina. Afrikako iparraldean eta Arabian ere (arabiar matxinada), hainbat kanpaina txiki izan ziren. Bi aldeek tokiko indar asimetrikoak erabili zituzten eskualdean.

Lekuan, errusiarren parte-hartzea Erzincan-go Armistizioaren ondorioz amaitu zen (1917ko abenduaren 5a), eta, horren ostean, Errusiako gobernu iraultzaileak gerratik alde egin zuen Brest-Litovskeko Itunean erabakitakoarenpean (1918ko martxoaren 3an). Armeniarrek parte hartu zuten Trabizondako Bake Konferentzian (1918ko martxoaren 14an), Batumeko Itunaren ondorioz, 1918ko ekainaren 4an. Otomandarrek, 1918ko urriaren 30ean, Mudroseko Armistizioa onartu zuten aliatuekin, eta, 1920ko abuztuaren 10ean (Turkiako Errepublikaren menpe jada),Sèvresko Ituna sinatu zuten, eta geroago 1923ko uztailaren 24an Lausanako Ituna sinatu zuten.

Preludioa aldatu

Otomandar Inperioa 1914ko urrian batu zen Potentzia Zentralekin, abuztuaren 2an sinatutako alemaniar-otomandar aliantza sekretuarekin adostasunean, Kaukasoko Errusiako lurraldeak eta Britainia Handiko Indiarekiko komunikazioak mehatxatuz[1].

Kanpaina nagusiak aldatu

Ipar Afrikako kanpaina aldatu

Batez ere, Sanusi eta Berbere tribuak (Otomandar Inperioak eta Alemaniar Inperioak lagunduta) Erresuma Batuaren, Italiaren eta Frantziaren aurka jarri zituen Libia hego-mendebaldean eta Tripolitanian. Otomandarrek fronte berri bat ireki nahi zuten Sinai eta Palestinan borrokan ari ziren tropa britainiarrak erakartzeko eta alemaniarrek beste fronteetan zuten aliatuen presioa murrizteko. Italiarrek gatazkan parte hartu zuten 1912ko Lausanako Itunaren bidez lortutako lurralde-onurak mantendu nahi zituztelako.

Sinai eta Palestinako Kanpaina aldatu

Artikulu nagusia: «Campaña del Sinaí y Palestina»

Kanpaina 1915ean hasi zen, Suezko kanala suntsitzeko edo harrapatzeko helburuarekin, otomandarrek arrakastarik gabeko eraso bat hasi zutenean Sinain. Hurrengo urtean, bigarren eraso baten ondoren, britainiarrek erasora jo zuten Palestina erasotuz. 1917an, Allenby jeneralaren agindupean, britainiarrek Gaza eta, gero, Jerusalem hartu zituzten. Hurrengo urtean, britainiarrak eta otomandarrak, Meggidoko guduan, elkarren kontra egin zuten, eta britainiarren garaipenarekin amaitu zen[1]. Guduaren ostean, britainiarrak Sirian sartu ziren. Damasko urriaren 1ean erori zen, eta Alepo, urriaren 26an[2].

Dardaneloetako kanpaina aldatu

Artikulu nagusia: «Campaña de los Dardanelos»

Gallipoliko gudua bezala ere ezaguna, Turkiako Gallipoli penintsulan borrokatu zen 1915ean. Gudua otsailean hasi zen, itsasartea defendatzen zuten otomandar gotorlekuen aurka britainiar eta frantziar gerraontzien bonbardaketa masibo batekin; erasoak porrot egin zuen, batez ere itsas-minengatik. Porrot horrek, komandante eta gobernuen artean, britainiarren eta frantsesen arteko operazio konbinatuaren beharra bultzatu zuen lehorreratze batezKonstantinopla otomandar hiriburua (egungo Istanbul) konkistatzeko. Ideia hori Gallipolitik gertu lehorreratzearekin hasiko zen, baina aliatuek ezin izan zuten ustekabean otomandar lurraldean barneratu, eta, ondoz ondoko erasoaldietan, porrot egin zuten, bi aldeetako bakoitzak 250.000 inguru hildako emaitzarekin.[1][2].

Mesopotamiako kanpaina aldatu

Artikulu nagusia: «Campaña de Mesopotamia»

Funtsean, britainiar kanpaina bat izan zen, petrolioa fintzeko interesak eta Persia eta Kuwait britainiar aliatuak babestera bideratuta. Britainiarrek, gainera, Otomandar Inperioko ekialdean fronte berri bat irekitzea pentsatu zuten, Bagdad konkistatzeko aukerarekin eta inperioko arabiar mendekoen artean matxinadak pizteko. Kanpaina britainiarren Bagdaden konkistarekin amaitu zen 1917ko martxoan, aurreko saiakeren porroten ondoren (1915eko Kut-en setioa barne)[1].

Kaukasoko kanpaina aldatu

Artikulu nagusia: «Campaña del Cáucaso»

Kaukasoko kanpaina Kaukasotik Ekialdeko Anatolia, Trabzon, Bitlis, Muş eta Vaneraino zabaldu zen. Errusiako flota Itsaso Beltzean zabaldu zen Otomandar Inperioak kontrolatuta.

.

1917ko otsailaren 23an, Errusiaren aintzinamendua Errusiako Iraultzak geldiarazi zuen, eta Kaukasoko Armada sortu berria zen Armeniako Indar Armatuek ordezkatu zuten, armeniar boluntarioak eta irregularrak barne.

1918an, Erdialdeko Kaspiar Diktadura eta Armeniako Errepublika Demokratikoa ere sortu ziren eskualdean, baita Mesopotamiako eta Mendebaldeko Fronteetako elite tropek osatutako Dunsterforce izeneko armada aliatua ere. Otomandar Inperioak eta Alemaniak talka egin zuten Batumiren Kaukasoko espedizio alemaniarra iristean, bere eginkizun nagusia Bakuko petrolio-eremuak eta Batumiko hodibidea ziurtatzea zena.

1918ko martxoaren 3an, Otomandar Inperioaren eta Errusiaren arteko kanpaina amaitu zen Brest-Litovskeko Ituna sinatuz, eta, ekainaren 4an, Otomandar Inperioak Batumeko Ituna sinatu zuen Armeniarekin. Hala ere, Gerran jarraitu zuen Erdialdeko Kaspiar Diktadurarekin, Armeniako ekialdearekin sezesioaren ondoren eta Britainiar Inperioko Dunsterforcerekin 1918ko urriaren 30ean Mudros Armistizioa sinatu zen arte.

Persiako kanpaina aldatu

Persia (gaur egungo Iran) neutrala izan zen Lehen Mundu Gerran, baina aliatuen eta potentzia zentralen arteko lehiak eragin zuen. Persiak petrolio erreserba garrantzitsuak ditu, eta estrategikoki kokatuta dago Afganistanen eta gatazkan parte hartu duten hiru estatuen artean: Otomandar Inperioa, Errusia eta Britainia Handiko Inperioa.

Operazio-antzoki horretako gudu handi bakarra, nagusiki, errusiar indar bat, Persian zehar, mendebaldetik hegoalderantz mugitu zenean gertatu zen; haien nahia Kut-en setiatutako britainiar goarnizioari laguntzea zen 1915eko amaiera aldera, baina Mesopotamiako mugatik 90 kilometrora zeuden oraindik setiatutako indar britainiarrak errenditu zirenean.

Inguru horretan, liskar txikiak gertatu ziren gerraren hondarrean, gehienak Hamadan herriaren inguruan. Errusiak nahi berezia zuen operazio horietan: Persiar Golkora iritsi eta han portu bat ezarri, baina ezin izan zuen helburu hori lortu.

Eragina aldatu

1918ko urriaren 30ean, Otomandar Inperioaren eta Entente Hirukoitzaren artean, Mudrosko Armistizioa sinatu zen HMS Agamemnon ontzian, Lemnos uhartean dagoen Mudros portuan. Borroka-antzoki aktiboetan otomandar operazioak eten egin ziren.

1918ko azaroaren 13an, Otomandar Inperioko hiriburua zen Konstantinoplaren Okupazioa (egungo Istanbul) Frantziako tropak iritsi zirenean gertatu zen, eta, hurrengo egunean, britainiar tropak iritsi ziren. Okupazioak bi etapa izan zituen: de facto etapa 1918ko azaroaren 13tik 1920ko martxoaren 20ra arte eta de jure etapa Lausanako Itunaren ondorengo egunetara arte. Istanbulen okupazioak, Esmirnaren okupazioarekin batera, Turkiako Mugimendu Nazionala ezartzen lagundu zuen, eta Turkiako Independentzia Gerra ekarri zuen.

1919ko urtarrilaren 18an, bake negoziazioak hasi ziren Parisko Bake Konferentziarekin. Negoziazioek Londresen jarraitu zuten, baina itunak, 1920ko apirilean, San Remoko Konferentziaren ostean hartu zuen behin betiko forma. Frantziak, Italiak eta Britainia Handiak ezkutuan antolatu zuten Otomandar Inperioaren Banaketa 1915 inguruan. Otomandar Gobernuko ordezkariek Sèvresko Ituna sinatu zuten 1920ko abuztuaren 10ean, baina ituna ez zuten Otomandar Parlamentura bidali berrespenerako, 1920ko martxoaren 18an Parlamentua deuseztatu baitzuten britainiarrek. Ondorioz, ituna ez zuen inoiz Otomandar Inperioak berretsi. Sèvreseko Ituna Turkiako Independentzia Gerran baliogabetu zen, eta alderdiek Lausanako Ituna sinatu, eta berretsi zuten 1923an.

1924ko martxoaren 3an, kalifa-herri otomandarra deuseztatu zuten Turkiako gobernuak (Mustafa Kemal Ataturk buru zela) Abdul Mejid II.a, azken kalifa kendu zuenean.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «Middle Eastern theatre of World War I facts» Kiddle encyclopedia.
  2. a b Woodward, David. (10 de marzo de 2011). The Middle East during World War One. BBC.

Kanpo estekak aldatu